ALBISTEAK: Konpromisoak zehaztu dituzte Azpeitiko topaketetan | Basherri Sareko webgunea Skip to content

ALBISTEAK: Konpromisoak zehaztu dituzte Azpeitiko topaketetan

(0 iruzkin)

[slideshow]

Basherritarrek konpromisoak zehaztu dituzte Azpeitiko topaketetan



 EHNE, Lurgintza eta Biolurrek antolatuta III. BasHerri topaketak egin dira Azpeitian. Bertan BasHerri taldeetan parte hartzen duten baserritar eta herritarrak elkartu dira. Topaketen helburua baserritarren arteko elkarlana bultzatzea eta BasHerri taldeen artean sare bat osatzea izan da.


Topaketetan baserritarrek egunerokotasunean dituzten arazo eta beharrak aztertu dira. Kezken artean gehien aipatutakoak, prezioak jartzerako orduan erreferentzia faltak, landare eta hazi ekologikoak lortzeko dituzten zailtasunak edota formazio egokia jasotzeko beharra izan ziren. Kezka horiek hartuta eskualdeka banatutako taldeetan horri irtenbidea nola eman eztabaidatu zuten baserritarrek.

BasHerri topaketen baitan, gainera, Tarragonatik heldutako Xarxeta proiektuaren berri jaso zuten bertaratu zirenek. Xarxeta proiektuan baratza ekologikoa lantzen dute bertako haziak eta landareak errekuperatuz, eskola jantokietan bertako produktuak nola sartu edo baserritarren arteko sarea lantzen dute. Tarragonako, Montblanc herrian hasitako proiektu hau Bartzelonara eramatekotan dira arduradunak.

Iturria: www.ehne.org

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom