Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Hurrengo epealdiko postak ikusten: apirila, 2012

EKIMENAK: Naturaldia: "ez gara merkantziak"

BIDEOA: Dietonhealth, osasuna etxean

Teknologia berriak egunerokoan oso lagungarriak zaizkigu, baina orain gure osasunaren kudeaketarekin ere zuzeneko harremana eduki dezakete. Horixe da Dietonhealth izeneko proiektuaren asmoa. Fagor buru duen eta Mondragon Unibertsitateak laguntzen duen proiektu honek, komunikazioaren inguruko azken teknologiak baliatzen ditu gure osasuna hobeto kudeatzeko. Internet, haririk gabeko sareak eta smartphoneak erabiliz, etxetik bertatik izan dezakegu gure osasunaren berri.

EKIMENAK: Apirilak 17 Nekazarien Borrokaren Eguna




Bihar asteartea, La Via Campesinak bultzatutako Nazioarteko Nekazarien Borrokaren Eguna izango da eta AntiguaOtarrak taldean ekimen bat prestatzea erabaki dugu.





Asteartea banaketa eguna dugula aprobetxatuz, banaketa kalera ateratzea erabaki dugu ospakizun eta errebindikazio modura, interesatzen diren auzotarrei informazioa eskaintzeko. Banaketa lekuan lur lapurketa eta elikadura subirutzaren inguruko leloak jarriko ditugu eta inguruko nekazariak ere gonbidatu ditugu beraien produktu eta lan egiteko moduari buruzko informazioa zabaltzeko. Guzti hau jai giroan egingo dugu, musika eta sagardo pixka batekin lagunduz.

Batzuetan ekintzak antolatzeak pereza pixka bat ematen duenez eta hau erraza eta polita iruditu zaigunez zuekin konpartitu eta egun horretarako zerbait antolatzera animatu nahi zaituztegu.

TOPAKETAK: Auzolan Lantaldeen II.Topaketak

JARDUNALDIAK: I.Agroekologia Jardunaldiak (Uztaro)

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom