Arraztalok Oiartzungo Txerri egunean parte hartuko du (abenduaren 20a, larunbata) | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Arraztalok Oiartzungo Txerri egunean parte hartuko du (abenduaren 20a, larunbata)

(0 iruzkin)

Txerri eguneko azoka Madalensoro frontoian izango da abenduaren 20an, 10:30tatik aurrera. Bertan, Arraztalok jarriko duen barazki eta jakien postuaz gain, hainbat ekoizle eta artisauen postuak egongo dira.
Ganadu feriya
Aurtengoan ganadu feri zabala eta anitza ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu, goizeko 9:00etatik aurrera: behiak, zaldiak, behorrak, oiloak, ahuntzak... Gainera, goizaren zehar haur eta gaztetxoen artean baserriko esnea banatuko da.
Jai giroa alaitzeko muxikoak izango dira herriko plazan 13:00etatik aurrera.
Eta jai eguna bukatzeko, Arditturrin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Olentzeroren laguntzaileak menditik jaitsiko dira eta txondorretik ikatza aterako dute. Txondorraren inguruan gaztaina erreak jateko aukera izango da.

Abenduak 20 - Txerri eguneko egitaraua
txondorra-arditurrin_2014

Animatu eta zatoz Txerri eguna gozatzera!!!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom