AUZOLANA: Bidali zure argazkiak webgunea apaintzeko | Basherri Sareko webgunea Skip to content

AUZOLANA: Bidali zure argazkiak webgunea apaintzeko

(0 iruzkin)

argazki_makina

BasHerri Sareko webgune berria apaintzeko zuen laguntza eskatzea gatoz:

bidali  zuen argazki edo marrazkiak auzolanean webguneko apainketa egiteko.



GAIA: "Eta zuk, nola gozatzen duzu agroekologiaz?"

Gaiarekin loturiko zure esperientzien irudiak jaso nahi ditugu: balkoian duzun "baratzatxoa", kontsumo taldeko auzolana,... edo, zergatik ez barazki ekologikoz sukaldatutako plater goxo horren argazkia?

Parte hartzaileen artean bertako produktuz osaturiko saria zozketatuko da.

Animatu eta bidali zuen argazkiak !!!

Parte hartzeko baldintzak:


  1. Pertsona edo taldeko 3 irudi, argazki edota marrazki.

  2. Irudiaren eskubideak egilearenak izatea eta aukeratutako irudiak Basherri Sareak erabiltzeko ahalmena onartzea.

  3. Irudi bakoitzak izenburu bat edo azalpen bat izan beharko du.

  4. Parte hartzailearen harremanetarako datuak: izen abizenak edo taldearen izena, telefonoa, herria eta e-posta helbidea.


Irudiak aurkezteko epea eta modua: Bidali zure irudiak basherri.webgunea@gmail.com helbidera, 2014ko maiatzaren 5a arte.

Saria: Bertako produktuz osatutako saski eder bat zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Saskiaren edukia basherri.wordpress.com blogean argitaratuko da kolaboratzaileen informazioarekin.

Zozketa maiatzaren 6ean egingo da BasHerri Sareko Batzarrean, eta irabazlearen izena Basherri Sareko blogean
jakinarizako  da  (basherri.wordpress.com).  Gainera,  argazki  edo  marrazki  egokienak  Basherri  Sareko
webgune edota fanzinea apaintzeko erabiliko dira. Adi egon ekainean!

Ikusi deialdiaren dokumentua: Argazki auzolan deialdia-BasHerri

 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom