AUZOLANA: Hazi-zinta | Basherri Sareko webgunea Skip to content

AUZOLANA: Hazi-zinta

(0 iruzkin)

<

Azenario hazia hain da txikia, 800 hazik gramo bakar bat pisatzen dutela. Hain txikia izanik zaila da eskutan hartzea banan-bana ereiteko. Horrexegatik, askotan, hondarraz nahasten da, gehixeago sakabanatzeko asmotan edo. Halere, gehienetan, toki berean hazi bat baino gehiago erein eta landare gehiegi ernetzen dira. Hala, landarea ernetzen hasten denean bakandu behar izaten da, hazi eta landaren zenbait galduz.


Galera hau gerta ez dadin bada aukera bat. Aitzbitarte baserriko jabeak aipatu ninduen trukoa da, kontsumo taldean auzolanean egin daitekeena gainera. Ereiteko garaian oso baliagarria gerta daitekeena, merkea eta egiteko erraza; Hazi-zinta.


Materiala:

  • Komuneko papera

  • Hirina

  • Ura

  • Ixipu edo pintzela

  • Zinta metrikoa

  • Haziak


Zintaren eraiketa:

  1. Luzeran 2 edo 3 metroko komumeko paper zinta hartuko dugu.

  2. Zinta luzetara erditik moztuko dugu, 2 edo 3 metroko bi zinta luze lortuaz.

  3. Piezak banaka hartu eta berriz ere luzetara erditik doblatuko dugu. Tolestura ondo markatu, erregelaz lagunduz edo.

  4. Tolestura ireki eta 7 bat cm-tik behin marka bana egizu zintaren erdialde batean.

  5. Hirina eta ura nahasi eta yogurta baino lodiaxeago izango den nahasketa egin.

  6. Ixipuaz, pintzelaz,eta hirin pastaz pinta itzazu zirkulotxoak papereko marketan, hazia pastaren gainean jarri eta paperaren beste erdia itsatsi behatzaz zapalduta.

  7. Utzi ondo lehortzen.

  8. Ontzi batean hainbat hilabetez gorde liteke. Horretarako sukaldeko papera zabaldu eta erdian, esne-hauts koilara pare bat bota, paketetxo antzekoa egizu eta lotu listaiaz. Esne-hautsak hezatasuna bilduko du eta hazi-zinta ondo mantentzen lagundu.


Azenarioak erein nahi ditugunean, lurra kanalean ireki, hazi-zinta zabaldu eta lurrez estali, ureztatzea besterik ez da faltako.


Horra hor beraz, kontsumo taldeak auzolanean egin dezaken ekimentako bat.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom