BISITAK: Irure Txiki baserrira (ERREZIL) | Basherri Sareko webgunea Skip to content

BISITAK: Irure Txiki baserrira (ERREZIL)

(0 iruzkin)

Pasa den ostegunean, irailak 30, Irure baserrian egin genuen hileko batzarra. Hantxe elkartu ginen Ane, Amaia, Iban, Urrategi, Pedro, Oier, Joxerra, Arrate eta Oier. Baratza ikusteko aukera izan genuen, ederra! Ta oiloak, txitak....

Iluntzearekin batera otarreko barazki bat aukeratu genuen (Kalabazina) eta errezeta ezberdinekin afaria prestatzeari ekin genion: kalabazin beteak, kalabaziña labean, kalabaziña tortillan... Sukaldean errezeta goxoak eginez ikasteko aukera paregabea izan genuen!

Mahaiaren bueltan, giro bikainean, mundua konpondu genuen eta olio eskaera ere egin genuen, ekilore olioa eta oliba olioa.

Bukatzeko, hurrengo bilera eguna zehaztu genuen: urriak 26, asteartea, 19:00, mendizaletan.

Azpeiti-Azkoiti inguruko norbaitek gure taldean parte hartzeko interesa badu etorri dadila ze taldea handitzeko aukera daukagu!

On egin!

Azpeitiko Mendizale Basherri Taldea

[slideshow]

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom