Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Agenda

DEIALDIA: 'Basherri' talde bat sortzeko bilera egingo dute Zumaian

Gaur, urriak 27, 19:30ean bilera egingo da Zumaian, herrian 'Basherri' talde bat sortzeko asmoz. Foronda kultur etxean elkartuko dira baserriko produktuak herriko baserrietatik zuzenean etxera eraman nahi dituzten herritarrak. Ez da aurreneko bilera, baina aurrekoan izan ez zen ororentzat ere irekita dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Taldeak astero bertako elikagai ekologikoz osatutako otarra jasotzeko aukera eskaintzen du; garaian garaiko barazkiak, fruta eta elikagaiak banatuz; auzolana bultzatuz eta baratzera bisitak eginez; eta, hori guztia, baserritarrarentzat prezio duin batean.

TAILERRA: Pobreziaren aurkako astea. Bihar larunbata tailerra Eskoriatzan, Ibarrandin.

Arrasateko Zero Pobrezia plataformak urriaren 14tik 17ra ospatuko den pobreziaren aurkako astearako prestatu duen egitaraua bidaltzen dizuegu.
Hortaz gain, asteari esanahia ematen dion manifestua atxikitzen dizuegu.

HITZALDIAK: Urrian BIOLUR elkarteak eskeiniak

Biolur logotipoa
Biolur Gipuzkoan nekazaritza ekologikoa sustatzea helburua duen elkartea da.
Elkarte honen helburu nagusia kontsumo ekologikoa,
solidarioa eta arduratsua bultzatzu eta ezagutzera ematea da.

HITZALDIAK: Basherri talde berriak sortzeko deialdiak

Basherri talde batetan parte hartu nahi duenak, gero eta aitzaki gutxiago ditu, Gipuzkoako edozein txokotatik Basherri talde bat gertu geratzen baita!! Udako oporren ostean, hasi dira berriro ere taldeak martxan ipintzeko eskaerak eta denbora gutxian talde berri mordoxka bat ari dira sortzen. Hauetako batzuk jada martxan jarri dira eta baserritarrekin harremanetan dabiltza (Aiztondoko taldea), eta beste batzuk taldea osatzen ari dira eta xede horrekin hitzaldiak antolatu dituzte: bertan basherri talde bat zer den ze dinamika duen azalduko da, eta interesa duen edonor talde batetan parte hartzera gonbidatuko zaio.

FORMAZIOA: Hazi eta Landare Ekologikoen Auto-ekoizpena

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom