Skip to content

Ekimena: Cristinaenea fundazioak antolatuta Triticatum egitasmoa

(0 iruzkin)

Datorren apirilaren 21ean, osteguna, Hazizaleak Elkarteak gari-hazien berreskurapenari
buruzko jarduera antolatu du Zarauzko Lakari Kooperatiban. Bertan izango da Victor
García, Gironako Triticatum egitasmoaren sustatzaitzea eta dinamizatzailea.

zereal

Triticatum egitasmotik gari eta bestelako hainbat zerealen antzinako ehunka barietate berreskuratzea lortu dute, ondoren Kataluniako okindegi ekologikoetan erabiltzen ari direnak. Triticatum egitasmoko alor interesgarrienetakoa da zereal ekoizleen, zenbait artisau-okindegiren eta Victor García errotariaren artean burutu duten ikerkuntza partehartzaileko lana.

Partekaturiko lan horri esker, esku artean dituzten barietate ezberdinak hobeto ezagutzeko eta duten gaitasuna baloratzeko aukera izan dute. Jardueraren ostean, gure lurraldean ekoizturiko zenbait ogi ekologikoren dastaketaz gozatzeko aukera izango dute partehartzaileek.

Jarduera apirilaren 21ean izango da, osteguna, arratsaldeko 16:00etan, Zarauzko Lakari Kooperatiban (Araba kalea, 33).

Hazi-barietateen eta nekazal-ekoizpeneko eredu berriak eraikitzeko duten gaitasunen inguruan jarduten duen Hazizaleak Elkarteak antolatutako jarduera.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

Azken postak

Artxibategia

2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom