Skip to content

EKIMENA: Etorri mihiluzera gurekin!

(0 comments)

lego traktorea

Uztaro kooperatiban traktorea behar degu eta erosteko xoxak nola bildu erabakitzen gabiltza. Xoxak biltzea ezinbestekoa da baina hontarako ondo pasatzea ere garrantzitsua da. Pentsatu ditugun ekintza ezberdinen artean, mihiluzera joatea da bat eta jada bi uztarotarrek kastina pasa dute. Orain grabaziorako zain gaude.

Publiko bezela joategatik ere dirua ematen dute baina hortako jende gehiagok apuntatu behar dugu. AUTOBUSA BETE BEHAR DUGU [ 55 pertsona ]!

Goizeko 10:15-13:30etara Miramon-en bi saio grabatuko lirateke, tartean hamaiketakoarekin. Autobusa guk esandako lekura etorriko litzateke, Miramon-en goiza pasa, asko animatu, par batzuk bota eta buelta. Autobusa eta hamaiketakoa beraien kontura.

Programa grabatuko den eguna urtarrilak 5a izango da.

Etorri nahi baduzu idatzi ahal den azkarren email bat meloditor[a bildua]hotmail.com helbidera eta esan zenbatek eta nondik joan nahi duzuen.

ANIMATU, KIXTON ONDO PASAKO DEGU, DENON LAGUNTZA BEHAR DUGU GURE BARATZEKO TRAKTORE BERRIARENTZAKO!!!!!

ESKERRIKASKO eta gora atxurrak!!
Uztaro kooperatiba

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom