EKIMENAK: "Gure lurra, gure etorkizuna" dokumentalaren aurkezpena Donostian | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKIMENAK: "Gure lurra, gure etorkizuna" dokumentalaren aurkezpena Donostian

(2 iruzkin)

BIZILUR eta EHNE Bizkaiak elkarlanean dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.

Dokumentala Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan aurkeztuko dute eta emanaldiaren ondoren mahai inguruak egingo dira bideoan parte hartu duten pertsona ezberdinekin (sakatu kartelean ikusteko).

Donostiako aurkezpena DOKA Kafe Antzokian izango da hurrengo asteazkenean eta mahai ingurua girotzeko pintxo batzuk prestatuko ditugu AntiguaOtarrak taldekoek. Beraz anima zaitezte eta bertan ikusiko dugu elkar!

Eguna: Martxoak 21

Ordua: 19:30

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

xabinorihotmailcom 12 urte, hilabete 1 atzera

Zorionak ekimena bultzatu duzuen guztioi!!

Hala ere ohar bat; dokumenal guztia euskeraz egina dago edo gutxienez horrela ikusia izan da. Elkarrizketatuak euskeraz mintzatzen ez dutenean, atzerriko laborariak esaterako, bikoizketa erabiltzen da.
Oraindik kostatzen zait sinistea nola den posible 2012. urtean bikoizketa erabiltzea eta azpitituluak baztertzea. Ikusleak merezi du jatorrizko hizkuntza entzutea protagonistaren ahotik, bitartekaririk gabe, jatorrizko hizkuntza hori ezagutu ala ez. Gainera gehiengo batek uler dezake jatorrizko hizkuntza hori, ez dira hain arrotzak eta urrunak, esaterako; gaztelera, portugesa, ingelesa...

Ez dakit nork hartu duen irizpide hori, nor erabaki duen dokumentala bikoiztearena, azpitituluak baztertuz, baino hanka sartze galanta egin du, kaltea eta iraina uztartuz.

lastima!

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

euskalherria@bizilur.org 12 urte, hilabete 1 atzera

Dokumentalaren DVDa prest egotean, norberak erabakiko du zelan ikusi dokumentala, hau da, bertsio orijinalean, azpitituluekin, doblatuta....5 hizkuntzetan ikusteko aukera egongo da. Bere momentuan, inportantea iruditu zitzaigun estreinaldia guztiz euskaraz izatea.

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom