EKOZINEMALDIA USURBILEN | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKOZINEMALDIA USURBILEN

(Iruzkin 1)

Usurbilen, Ekozinemaldia antolatu dugu gaurko eta biharko. Emanaldiak 7etan hasiko dira Sutegi kultur-etxean. Dena dohainik izango da. Usurbiltzen taldeak antolatu du ekitaldi hau, Ekologistak Martxan taldearen laguntzaz.

Ekozinemaldian, zor ekologikoa kontzeptua sakonduko dugu. Film hauek ikusteko aukera izango dugu:

OSTEGUNA
Coconut Revolution
RTZ entrepresak Bougainvile irla txikian munduko aire zabaleko kobre meatzerik handiena hondeatu zuen, eta azkenean, bertako biztanleak entrepresaren aurka matxinatu ziren. ­Papua Ginea Berriko  eta Australiako armadak, eta entrepresaren mer­tzenarioak garaitu zituzten, eta geroago ezarri zieten blokeoari ere aurre egin behar izan zioten. Konpainiek utzitako materialez baliatuz eta irlako baliabide aberatsak erabiliz herriak sistema jasangarria garatu zuen.

Impactos de la forestación en Uruguay
Uruguayko lurretan, ia milioi bat hektarea baso sartu dituzte­, ­batez ere eukaliptoak eta pinuak. 500.000 hektarea baino ­gehiago lau enpresa handiren esku daude: ENCE espainiarra, ­BOTNIA finlandiarra, STORA ENSO suediar-finlandiarra eta WEYERHAEUSER estatubatuarra. Dokumental honetan, ­uraren ­gabezien eta lurrazalaren eritasunen berri izango dugu bertako biztanleen eskutik.

Niger ibaia
Film labur honek Niger ibaiko arrantzaleek biziraupenerako zer arazo dituzten azaltzen du. Turismoaren eta gobernuaren laguntza faltaren ondorioz batik bat.

OSTIRALA
Tierra bajo corriente
Presa hidroelektrikoak garapen-bidean dauden herrialdeetan erabiltzen dira, bertako ekonomiaren bultzatzaile gisa, baina emaitza ekologiko, sozial eta ekonomikoak oso larriak dira. Erdialdeko Amerikan, presa hauek egiten ari dira edo egiteko proiektuak daude. Proiektu hauek ondorio larriak eragiten dituzte komunitateetan eta espezie asko dituzten basoetan, eta gainera, mayen ­aztarnak urpean geratzea ere eragiten dute. Bertako herriak egoera horren aurka daude eta aurre egiten badute, indarkeriaz kanpora ditzatekete, bai eta hil ere.
Sortutako energia eta geldiarazitako urak monolaboreen (monocultivos) eta turismoaren zerbitzura daude, eta energia esportatu ere egiten da. Presa hidroelektriko handi horiek bertan izan arren, Latinoamerikako etxebizitzen herena ez dago sare elektrikora lotuta.

Climate of hope (Clima de la esperanza)
Dokumental honetan, energia nuklearraren prozesu osoa azaltzen da, uranioa erauzten den unetik hasi eta hondakinen kudeaketaraino.

Dokumental benetan interesgarriak dira eta denok gonbidatzen zaituztegu etortzera, merezi du eta!

Hona hemen kartelaren eta diptikoaren pdf-ak, norbaitek jaitsi nahiko balitu:

ekozinemaldia kartela2

EKOZINEMALDIA DIPTIKOA osorik

Animatu eta aupa Basherritarrak!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

ekozinemaldia « Basherriak [Hasiera] 13 urte, 5 hilabete atzera

[...] izango dira. Informazio gehiago nahi baduzue, begiratu Basherriak blogean, hona hemen esteka: http://basherri.wordpress.com/?p=1175. Zabaldu berria zuen kontaktu guztiei eta animatu etortzera, benetan merezi du eta! Egun ona izan [...]

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom