ERREZETA: Baba eta ilar hummusa | Basherri Sareko webgunea Skip to content

ERREZETA: Baba eta ilar hummusa

(0 iruzkin)

Etxean garbantzu hummusa izugarri atsegin dugu, eta erremolatxarekin egindakoa ere gustora jan izan dugu, gure otarrean sarritan dator eta. Horregatik, Gastronomía & Cía blogean Jamie Oliversukaldariaren errezeta hau topatu nuenean gustatuko zitzaigula jakin nuen. Tamalez, gure otarrean ez da ilarrik heldu, eta buelta dexente eman behar izan genituen ilar txiki eta samurrak topatzeko, hala izatea ezinbestekoa baita errezeta prestatu ahal izateko; baina seguru nago zuetako askok bikote eder hau jasotzen duzuela. Probatzera animatuko zarete?

Hummus habas y guisantes

Osagaiak: babak eta ilar eskubete pertsona bakoitzeko;  menda edo mendafin hosto gutxi batzuk; oliba olioa; limoia; parmesano gazta; mozarela gazta; errefau edo rabanitoak; kalitate oneko ogia.

Nola egin:

Babak, ilarrak eta menda morteiruan xehatu. Oliba olioa, limoi zukua eta parmesano gazta birrindua erantsi. Probatu, zeozer behar duen ikusteko.

Ogia xerratan moztu eta txigortu. Hummusa igurtzi eta gainera mozarella gazta puska bat jarri. Hummus gehiago erantsi. Rabanito xerrak eta ilar batzuk gainetik jarri eta jateko prest! On egin!

PD. Jamie Oliver sukaldariak baba eta ilar nahastura hau arraia edota pasta laguntzeko erabiltzea proposatzen du.

Errezeta gehiago ikusteko: http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom