JAKINGARRIAK: Perretxiko garaia | Basherri Sareko webgunea Skip to content

JAKINGARRIAK: Perretxiko garaia

(0 iruzkin)

Gorringoa, amanita caesarea, onddo preziatuenetakoa


Uda eta udazken hasiera lehorraren ondoren, badugu gainean lehen asteburu euritsua eta dagoeneko bada perretxikoak mugitzen hasiak direla esaten duenik. Baina zer da perretxikoa? Zein dira gure lurretan garai honetan topa daitezkeenak?


Perretxikoa onddo baten fruitua da. Onddo asko lur azpian daude, eta zuhaitzen sustraietatik lortzen dute behar duten elikagaia. Onddoen arteko konpetentzia ikaragarria da.


Tripakia edo negu-ziza: sorgin-korroak eginaz hazten da, zirkulu edo zirkulu-erdiak osatuz. Mamitsua da.

Katilu laranja: kopa itxurakoa da, eta laranja kolore bizia du. Barrualdea ilunagoa eta distiratsuagoa da. Ingurune hezeetan hazten da.

Urbeltz zuri-beltza: kolorearengatik datorkio izena. Udazkenean ateratzen da, hosto baso hezeetan; pagadietan, batez ere.

Astaputza: hanka gabeko perretxiko esferiko hau sinbiotikoa da. Hasieran, barnealde mamitsua eta argia ditu. Heltzen joan ahala, iluntzen hasten da. Onddo zuria eta gibelurdina ditugu beste onddo ezagun batzuk.

Iturria: Auzoka

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom