JARDUNALDIA: Norenak dira haziak? | Basherri Sareko webgunea Skip to content

JARDUNALDIA: Norenak dira haziak?

(0 iruzkin)

unnamed

Urriaren 16tik 25era “Red de Semillas Resembrando e Intercambiando” sareak sustatuta Nekazal-Bioaniztasunaren 5. Astea antolatzen da Estatuan. Beste urte batez hitzaldiak, tokiko barietateen dastaketak, hazien trukaketak, tailerrak, azokak etab. izango dira. Nezakal-Bioaniztasunaren aldeko Astea “Landatu aniztasuna, erein zure eskubideak” kanpainaren baitan kokatzen da, barietate tradizionalen eta nekazariek beren hazi propioak erabiltzeko, saltzeko eta trukatzeko eskubidearen alde. Aste osoan zehar antolatuko diren jarduerekin bat egiteko, Euskal Herriko Hazien Sareak eta Hazizaleak Elkarteak “Norenak dira haziak?” jardunaldiak antolatu ditugu Donostian, urriaren 16 eta 17an.

Gure haziak baratzeetan eta landa-eremuetan zaintzen eta ugaltzen dituztenen eskuetan gorde nahi duten guztiei zuzentzen gatzaizkie jardunaldi hauekin.

Urriak 16, ostirala
- 16:00retan: Topaketa agroekologikoa: “Resistencias locales frente a la privatización de semillas”
- 19:00etan: mahai-ingurua: “Privatización de semillas y resistencias en Europa”
- 21:30ean: Afaria
Urriak 17, larunbata
- 10:00etan: Euskal Herriko Hazien sareko zaintzaileen bilera (saio itxia)
- 11:00etan: Tomatearen bertako barietateen erregistro partehartzailea
- 21:30ean: Bertako barietateen dastaketa
- 13:30ean: Hazien trukaketa
- 14:30ean: Bazkaria

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom