SALAKETA: Eusko Jaurlaritzaren artisautza lege berria | Basherri Sareko webgunea Skip to content

SALAKETA: Eusko Jaurlaritzaren artisautza lege berria

(0 iruzkin)

Lege berriak edozein jatorriko lehengaiak eta 250 langiledun enpresak onartzen ditu


Eusko Jaurlaritzak artisau ekoizpenaren baitan sortu nahi duen marka berriaren aurka dago EHNE, baserritarren eta herritarren kalterako bait da.


 Nekazaritza eta elikagaigintzako politikako, abenduaren 23ko 17/2008ko legean, artisau ekoizpenari dagokion definizioa aldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Definizio aldaketa honekin, berriz ere, baserritarren interesen aurka industriari ateak zabaltzen dizkio Eusko Jaurlaritzak. Etorkizunean, artisau ekoizpen gisa merkatuan posible izango da baserritar xume baten produktua eta 250 langile dituen industria baten produktua aurkitzea, honek baserritarrentzako dakarren kalte garbiarekin. Honen aurrean, EHNE sindikatuak dei egiten die alderdi politikoei datozen egunotan Legebiltzarrean onartzea espero den lege honen aldaketaren aurka bozka dezaten; izan ere, aldaketa hori onartuz gero abeltzain eta nekazariak dira kaltetu nagusiak.



Elikadura artisautza-ekoizpena erregulatuko duen Dekretua aurrera eramateko asmotan dabil Eusko Jaurlaritza. Dekretu horren baitan, artisau produktuen marka berria sortu nahi dute. EHNE marka berria sortzearen aurka dago, izan ere, baserritarron izenona eta ospea baliatuz artisautzatik gutxi edo ezer ez duten industriei atea zabaltzen zaie euren salmentak igotzeko. Lege aldaketarekin baserritarren izena erabiliz industria agroalimentarioek negozioa egitea ahalbidetzen da. Edozein lekutatik ekarritako lehengaiekin egin ahal izango dira artisau-ekoizpeneko produktuak edo 250 langile dituen enpresa batek eginiko produktuak ere artisau-ekoizpen barruan kokatu dira. Hori onartezina da.


Enpresei bidea zabaltzeko eta marka berriaren sorreran aurrera jarraitu ahal izateko Nekazaritza eta elikagaigintzako politikako legean (abenduaren 23ko 17/2008 legean) artisau-ekoizpenari dagokion definizioa (legearen 4.23 artikulua) aldatzeko proposamena egin du Eusko Jaurlaritzak, azken unean. 17/2008ko legean artisau ekoizpen bezela jasotzen da: “nekazaritza-produktuak manipulatzeko eta eraldatzeko jarduera, nekazariek bakarka edo elkartuta beren ustiategietatik lortutako lehengaiekin egina”. Orain, definizio hau zabaldu nahi du Jaurlaritzak eta honakoa gehitu: “orobat, artisauak usantzazko metodoak erabiliz eta lehengaia autoktonoa izan edo ez zuzen-zuzenean gauzatzen dituen lantze prozesuetako jarduera”.


 Aritsau-ekoizpena erregulatuko duen dekretuan jasotzen denez, artisau edo baserritarrak ezezik, artisau produktua ekoitzi dezaketenak mikro-enpresa (10 langileartekoak), enpresa-txikiak (50 langileartekoak) edo enpresa ertainak (250 langileartekoak) izan daitezke. Beraz, lege erreforma horren atzean garbi geratzen da industriari “artisau-ekoizpenen” alorrean sarbidea eta laguntza emateko asmoa. Etorkizunean, aritsau ekoizpen gisa merkatuan posible izango da baserritar xume baten produktua eta 250 langile dituen industria baten produktua aurkitzea, honek baserritarrarantzako dakarren kalte garbiarekin.


 Definizio aldaketan gainera artisautzat jotzen da bertako lehengaiak erabili gabe osatzen den produktua. EHNEren ikuspegitik beharrezkoa da artisau-ekoizpenaren lehengaiak, laborantza, nekazaritza edo baserriko jatorria izatea; tokian-tokiko lehengaia izatea, bertakoa eta ez industriala. Baserrietatik lortutako lehengaia edo, inori erositakoa izan arren, bertakoa den lehengaia erabiltzea ezinbestekoa da produktua “artisau-produktu” izan dadin.


EHNEren ustez ez dago marka berririk sortu beharrik, nahikoa da baserrietako instalazioetako eskakizun higeniko sanitarioen egokitzapen bat egitea. Erregistro sanitarioa ekoizpen bolumen ertain eta handientzako aplikatuz eta zuzenean saltzen diren ekoizpen bolumen txikientzako autorizazio sanitarioa ahalbidetuz. Esaterako oilo arrautzentzako autorizazioa arrautzak banan banan seilatu eta klasifikatu gabe (2010ean EHNEk Jaurlaritzari aurkeztutako proiektua) edo txerrikiak saldu ahal izateko etxean “harategi” bat egin beharrik izan gabe.


 Kontsumiltzaile eta erabiltzaileei dagokionez ere nahasmena handitu egingo da; izan ere bertako artisau-ekoizpen moduan aurkeztu eta saldu nahi izango baitira atzerriko lehengaiekin industria agroalimentarioek landutako produktuak.


 Eusko Jaurlaritzari entzun eta irakurri izan diogu baserritarron ekoizpenaren dibertsifikazioa eta produktuak merkaturatzeko bide laburrak bultzatzearen alde dagoela. Baina, praktikan beti ezagutu izan duguna egiten ari da, baserritarron izenean baserritarrak ez diren beste batzuen interesak defendatu.


Info gehiago: EHNEk lege dekretuari aurkeztutako alegazioak eta Eusko Jaurlaritzaren erantzuna:


17-2008 Legearen erreformari alegazioak


Dekretua Alegazioei jaurlaritzaren erantzuna

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom