Topaketak: Badatoz... IV BasHerri Topaketak! | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Topaketak: Badatoz... IV BasHerri Topaketak!

(0 iruzkin)

4_topaketa triptikoa Sin título

Egitarauaren zehaztazunak:

10:00-13:30 / Goizeko Tailerrak: BasHerri Taldeak sendotzen.

Nori zuzendua: Gehienbat Gipuzkoan martxan dauden BasHerri talde eta kooperatibetan parte hartzen duzuen herritar eta baserritarrentzat. BasHerri talde bat sortzeko interesa duen edozein nekazari, herritar edo eragilerentzat ere egokia izango da.

Helburua: Tailer dinamika baten bitartez, taldeka, BasHerri taldeetan aurkitzen ditugun arazoak eta ahultasunak identifikatu eta hauei erantzuteko proposamenak bilatzen eta konpartitzen saiatuko gara.

13:30 / Bazkaria: Topaketen aretoan bertan egingo dugu.

Menu ekologikoa: "Risotto"a barazkiekin, oliaskoa saltsan eta postrea (jogurta, gazta...). Edariak: ura, infusioak, sagardoa eta ardoa.

Izena emateko: basherriak@gmail.com (urtarrillak 18, azken eguna)

15:30-16:30 / Proiektu gonbidatuen aurkezpenak:

Nori zuzenduak: Agroekologiaren eta Elikadura Burujabetzaren inguruan interesa duen edozeinentzat

EH Kolektiboa: EH-Kolektiboak guk, Euskal Herriko baserritar eta herritarrek, Agroekologia nola ulertzen dugun definitzen laguntzeko garatzen ari diren proiektua aurkeztuko digute.

Euskal Herriko Hazien Sarea: Gipuzkoan galtzear dauden haziak eta hauei loturiko ezagutzak berreskuratzeko azken saiakera izango den prospekzio proiektua aurkeztuko digute.

16:30-18:00 / Arratsaldeko Tailerrak: BasHerri Sarea sendotzen.

Nori zuzendua: Gehienbat Gipuzkoan martxan dauden BasHerri talde eta kooperatibetan parte hartzen duzuen herritar eta baserritarrentzat.

Helburua: Gipuzkoako taldeen artean bailaraka sortzen ari garen BasHerri Azpisareak eta hauen arteko BasHerri-Sarea sendotzea. Azkenengo BasHerri topaketetan BasHerri Sarearen Helburuak zehaztu genituen. Orain, helburu horiek betetzeko proposamenak eta hauek aurrera aterako dituen lantaldeak zehaztu nahi ditugu. Horretarako, Tailer dinamika ireki bat erabiliko dugu eta, taldeka, edozeinek proposatutako gaiak eta proposamenak landuko dira.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom