Ilarrak urdaiazpikoarekin salteatuak
Ilarrak urdaiazpikoarekin salteatuak
Osagaiak
800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua
10 koilarakada ilar leka salda
Tipulin fresko bat, pikatua
2 baratxuri ale, xehatuak
4 koilarakada oliba olio birjina
Gatza
Errezeta
Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean.
Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak.
Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu arte.
Gatz-puntua neurtu eta, beharrezkoa bada, azukre pixka bat erantsiko dugu. Ilarrak xamurrago eta zaporetsuago.
Etiketak: udaberrikoerrezetak , udaberria , ilarrak , urdaiazpiko , baratza , nekazaritza , barazkiak