Kalabaza bizkotxoa
KALABAZA BIZKOTXOA
Oñatiko Agustin Otxoa Aizpurua sukaldariak egindakoa
Osagaiak (4 pertsonentzat)
200 g kalabaza (azal eta hazi gabe)
200 g irin
100 g oliba olio
100 g esne (behi edo arrozarena)
100 g kanazko azukre marroia
2 koilarakadatxo altxagarri hautsa
4 baserriko arrautza ekologiko
Oliba olio birjina, gatza, piper hautsa eta kurkuma hautsa
Intxaur zurituak, mahaspasak eta kalabaza haziak
Errezeta:
Kalabaza laukitxotan moztuko dugu eta zartagin batean berotzen jarriko dugu oliba olio koilarakada batekin. Gatz pixka bat, piper hautsa eta kurkuma hautsa (aukeran) gehituko diogu. Estalki batekin estali eta bertan utziko dugu sueztitzen 15-20 minutuz.
Turmix-etik pasatzeko ontzi batean arrautzak, olioa eta esnea jarriko ditugu. Bertara botako dugu aurretik sueztitutako kalabaza eta dena ondo txikituko dugu krema antzeko bat lortu arte.
Beste ontzi batean irina, azukrea eta altxagarria nahastuko ditugu eta bertara botako dugu aurretik lortutako kalabaza krema. Intxaur zurituak eta mahaspasak gehitu eta dena ondo ondo nahastuko dugu. Silikonazko molde indibidualetan hustu nahaskia eta gainetik kalabaza haziekin apaindu. Aurretik berotutako labean sartu 170 º C-tan 25-30 minutuz (molde handia bada 45-50 minutuz utzi).
Etiketak: udazkenekoerrezetak , udazkena , kalabaza , bizkotxoa , baratza , elikadura , elikagaia , goxoa , postrea , agustinotxoa , barazkiak