Diagnostikoa: Nekazaritza agroekologikoaren sektorea eta merkaturatze bide laburren sustapena errestaurazio kolektiboaren bitartez
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea 8 urte, 9 hilabete atzera
2016ko Otsailaren 25ean
16'30etan
Km 0 jatetxean,
Duque de Mandas pasealekua 35. zk, Donostia
Biolurretik, errestaurazio kolektiboaren esparruan bertako elikagai ekologikoak sartzeko aukeraren inguruan egindako diagnostiko lanaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.
Lan honen helburuetako bat aipatutako sektore honi gerturatu eta egoeraren argazki bat egitea zen eta, egia esan, azken hilabete hauetan komertzializazio bide honek Gipuzkoako ekoizle agroekologiko txikiengan pizten duen interesa berretsi ahal izan dugu. Beste salmenta bide batzuk ez bezala (kontsumo taldeak edo azokak kasu), errestaurazio kolektiboa gutxiago esploratua izan da eta aintzakotzat hartzekoa da, ekoizpenaren bolumenaren zati garrantzitsu bat hartzeko aukera eman bai dezake. Hala ere, diagnostiko lan honetan azaleratu bezala, kanal honen garapenak mugak eta zailtasunak ditu eta kontutan hartu beharko ditugu bide hau jorratzeko etorriko diren proiektuak martxan jartzerako orduan.
Konkretuki, diagnostikoaren emaitza bezala har dezakegu ENEEK-ek sustatuko duen proiektu pilotu baten martxan jartzea. Proiektu honek baserritar eta Donostiako jatetxe batzuekin sare txiki bat antolatu eta salmenta bide hau sustatzea du helburu. Proiektua garatzearekin batera HORECA kanalean bertako elikagai ekologikoen presentzia handitzean sortzen doazen zailtasunak aztertu nahi dira, beste esperientzia batzuetan kontutan hartzeko.
Guzti honengatik Biolurretik egindako diagnostikoaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Aukera ona izango dugu salmenta bide laburren inguruan, baserritarren arteko koordinazioaren inguruan, errestaurazio guneek beraien sukaldeetan bertako elikagai ekologikoen presentzia handitzeko egin beharko duten trantsizio prozesuaren inguruan gogoetak elkarbanatzeko.
Aurkezpena Km 0-n izango da. Jatetxe honek diagnostiko lanean parte hartu du eta proiektu pilotuan ere parte hartzeko interesa azaldu du.
Zuen zain gelditzen gara.
Marc Badal eta Mirene Begiristain.
Twitter-en partekatu Facebook-en partekatuAzken postak
- Elika gaitezen irizpideak kontuan hartuta eta amalurra zainduz!
- Basherri Sarearen bideo berria!
- Hozkailua betetzeko bi ate
- EHKOlektiboaren Agroekologiaren inguruko bideo berria
- KEYLINE ikastaroa
Artxibategia
2018
- abendua (1)
2017
- abuztua (1)
2016
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (2)
- iraila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (8)
- apirila (4)
- martxoa (2)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2015
- azaroa (9)
- urria (11)
- iraila (6)
- uztaila (3)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (1)
- martxoa (4)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2014
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (7)
- uztaila (2)
- ekaina (2)
- maiatza (5)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (4)
- urtarrila (2)
2013
- abendua (5)
- azaroa (9)
- urria (9)
- iraila (4)
- abuztua (1)
- uztaila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (1)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (10)
- urtarrila (5)
2012
- abendua (7)
- azaroa (4)
- urria (6)
- iraila (10)
- abuztua (1)
- uztaila (2)
- ekaina (3)
- maiatza (4)
- apirila (11)
- martxoa (16)
- otsaila (6)
- urtarrila (17)
2011
- abendua (15)
- azaroa (16)
- urria (14)
- iraila (5)
- abuztua (2)
- uztaila (3)
- ekaina (5)
- maiatza (10)
- apirila (5)
- martxoa (5)
- otsaila (5)
- urtarrila (5)
2010
Kategoriak
- Agenda (55)
- Albisteak (16)
- Aldarrikapenak (1)
- Aldizkariak (2)
- Argazkiak (11)
- Audioak (4)
- Aurkezpena (4)
- Auzolanak (3)
- Basherri Blog (121)
- Basherri Fanzinea (4)
- Bideoak (40)
- bisitak (4)
- Dokumentuak (3)
- Ekarpenak (2)
- Ekimenak (58)
- Errezetak (12)
- Eztabaida (9)
- Formazioa (14)
- Formazio Agroekologikoa (8)
- Hedabidetan (14)
- Hitzaldiak (20)
- Ikastaroak (27)
- Irudiak (1)
- Jakingarriak (17)
- Jardunaldiak (20)
- Kolaborazioak (4)
- Otarrak (4)
- produktuak (2)
- Salaketa (5)
- Tailerrak (7)
- Talde berriak (15)
- Topaketak (8)
- Txingurri hotsak (5)
Etiketak
- kontzientzia (1)
- ura (1)
- burujabetza (1)
- formakuntza (1)
- agenda (1)
- basherritaldea (1)
- azabaratza (1)
- kontsumotaldea (2)
- leundaberri (1)
- agroekologia (2)
- keyline (1)
- kontsumo-arduratsua (1)
- beizama (1)
- alternatiba (1)
- basherrisarea (1)
- sobirania alimentaria (1)
- elikadura (1)
- elikagaia (1)
- elikaduraburujabetza (2)
Egileak
- Ioana (2)
- Basherriko Administratzailea (396)
- Leire (2)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria