Orduñako esperientzia agroekologikoa | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Orduñako esperientzia agroekologikoa

(0 iruzkin)

Cristina Enea Fundaziotik eta Haziera egitasmotik sustaturiko Hazizaleak elkarteak
Orduñako abeltzaintza ekologikoaren eta bazka-kudeaketaren esperientziak gertutik
ezagutzeko mintegia antolatu du Ordizian, martxoaren 4an, ostirala. Euskal Herri osoan
erreferente bilakatu den bertako dinamizazio agroekologiko prozesua garatzen ari da
1996az geroztik Orduñan. Abeltzaintzaren sektoreak paper garrantzitsua jokatu du
Ekoizpen esperientzian, Orduñako bailarako nekazal azpi-sektore garrantzitsuena baita.


Ekoizpen, eraldatze eta salmenta eredu berriak bilatzeko luzaroan dihardute elkarlanean
Orduñako abeltzainek, beste eskualde batzutako abeltzainentzat edota ekoizpen ekologikoa
landa-garapenerako tresna gisa ulertzen duen edonorentzat oso baliagarria izan daitekeen
esperientzia-sorta pilatuz.


Oraingoan Orduñako kideak gonbidatu ditugu bereziki larren hobekuntzarako proiektuak
konta diezazkiguten. Duela urte batzuk Belarren taldea sortu zuten, nekazaritza
ekologikoaren eta nekazaritza leheneratzailearen bidez larreen erabilera hobetzeko
helburuarekin sortutako ikerkuntza partehartzailerako egitasmoa.


Orduñako esperientzia agroekologikoaren eta Belarren taldea-ren esperientzia kontatzeko
gurekin izango dira Marijo Imaz (Ekoizpen-eko teknikaria) eta bailarako abeltzain bat.


Jarduera martxoak 4an izango da, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, Ordiziako Oiangu
baserrian.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom