PRODUKTUAK: Aza AROA
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea 13 urte atzera
Azaroa hilabetea gaztelaniaz itzultzerakoan "Tiempo de coles" itzuli beharko genuke. Baina azaroan azez gain beste hainbat produktu eskura genitzake:
Borraia: Borrago officinalis. Uzta: hostoa.
- Lur guztietara erraz egokitzen den landarea da, nahiz eta buztin pixka bat eta hezetasuna gogoko izan.
- Erein: Ondo landutako lurrean (behar-beharrezko baldintza) martxoapirilean eta abuztu-irailean erein, 30 cm-ko tartea duten erroiletan.
- Lanak: Landaretxoak zertxobait hazitakoan garapenik onenekoak aukeratu eta besteak kendu. Hasieran jorraldi ugari eman behar zaio borraiaren lur-sailari, landareak indartu arte. Landare-erroilei itsatsirik simaur-berri pilak jarri, honen beroak landareak babes ditzan. Hori beharrezkoagoa da uda-partean ereindakoen kasuan.
- Uzta: Hostoak hazi ahala bildu.
Angurria: Spinacia oleracea. Uzta: hostoa.
- Eguraldi bero eta lehorrekin azkar loratu eta haziak ematen ditu (tontortu esan ohi dena). Aldiz, neguko izotzak erraz jasango ditu. Lur aberatsa behar du, baina inoiz ez ongarri organiko berririk hartuberria den lurretan.
- Erein: Urte osoan erein daiteke, baina bi garaitan hasterazi ohi da espinakaren zikloa: udaberri hasieran, lurra berotzen hasten denean eta iraila-urrian lurra oraindik bero dagoenean. Lehen kasuan seguruenik udan tontortu egingo du. Bigarrengoan, udazkeneko ereintzan alegia, uda arte luzatuko da uzta.Uzta 25-30 cm-ko tartea duten erroiletan. Gramo bat hazirekin (100 ale) 3 cm2 ereiteko adina dugu.
- Lanak: 10 cm-ko tartea utziz, gutxi gorabehera, landare onenak aukeratu eta kaxkarrenak kendu. Erein ondoren askotan ureztatu ondo erne dadin eta tontortu ez dadin. Espinaka-saila belarrez garbi edukitzeko behar adina jorratu.
- Uzta: Erein ondoren 60-75 egunera uzta biltzen hasi daiteke. Bi eratara bildu ohi dira espinakak: landarea osorik hartuz edo bildualdi bakoitzean landare bakoitzari kanpo aldeko hosto handienak kenduz. Metro karratuko kilo t’erdiko uzta izaten da.
Iturria: aitzbitarte.wordpress.com
Twitter-en partekatu Facebook-en partekatuAzken postak
- Elika gaitezen irizpideak kontuan hartuta eta amalurra zainduz!
- Basherri Sarearen bideo berria!
- Hozkailua betetzeko bi ate
- EHKOlektiboaren Agroekologiaren inguruko bideo berria
- KEYLINE ikastaroa
Artxibategia
2018
- abendua (1)
2017
- abuztua (1)
2016
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (2)
- iraila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (8)
- apirila (4)
- martxoa (2)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2015
- azaroa (9)
- urria (11)
- iraila (6)
- uztaila (3)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (1)
- martxoa (4)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2014
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (7)
- uztaila (2)
- ekaina (2)
- maiatza (5)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (4)
- urtarrila (2)
2013
- abendua (5)
- azaroa (9)
- urria (9)
- iraila (4)
- abuztua (1)
- uztaila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (1)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (10)
- urtarrila (5)
2012
- abendua (7)
- azaroa (4)
- urria (6)
- iraila (10)
- abuztua (1)
- uztaila (2)
- ekaina (3)
- maiatza (4)
- apirila (11)
- martxoa (16)
- otsaila (6)
- urtarrila (17)
2011
- abendua (15)
- azaroa (16)
- urria (14)
- iraila (5)
- abuztua (2)
- uztaila (3)
- ekaina (5)
- maiatza (10)
- apirila (5)
- martxoa (5)
- otsaila (5)
- urtarrila (5)
2010
Kategoriak
- Agenda (55)
- Albisteak (16)
- Aldarrikapenak (1)
- Aldizkariak (2)
- Argazkiak (11)
- Audioak (4)
- Aurkezpena (4)
- Auzolanak (3)
- Basherri Blog (121)
- Basherri Fanzinea (4)
- Bideoak (40)
- bisitak (4)
- Dokumentuak (3)
- Ekarpenak (2)
- Ekimenak (58)
- Errezetak (12)
- Eztabaida (9)
- Formazioa (14)
- Formazio Agroekologikoa (8)
- Hedabidetan (14)
- Hitzaldiak (20)
- Ikastaroak (27)
- Irudiak (1)
- Jakingarriak (17)
- Jardunaldiak (20)
- Kolaborazioak (4)
- Otarrak (4)
- produktuak (2)
- Salaketa (5)
- Tailerrak (7)
- Talde berriak (15)
- Topaketak (8)
- Txingurri hotsak (5)
Etiketak
- kontzientzia (1)
- ura (1)
- burujabetza (1)
- formakuntza (1)
- agenda (1)
- basherritaldea (1)
- azabaratza (1)
- kontsumotaldea (2)
- leundaberri (1)
- agroekologia (2)
- keyline (1)
- kontsumo-arduratsua (1)
- beizama (1)
- alternatiba (1)
- basherrisarea (1)
- sobirania alimentaria (1)
- elikadura (1)
- elikagaia (1)
- elikaduraburujabetza (2)
Egileak
- Ioana (2)
- Basherriko Administratzailea (396)
- Leire (2)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria