Ilarrak urdaiazpikoarekin salteatuak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Ilarrak urdaiazpikoarekin salteatuak

Ilarrak urdaiazpikoarekin salteatuak

Osagaiak

800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)

Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua

10 koilarakada ilar leka salda

Tipulin fresko bat, pikatua

2 baratxuri ale, xehatuak

4 koilarakada oliba olio birjina

Gatza

Errezeta

Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean.

Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak.

Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu arte.

Gatz-puntua neurtu eta, beharrezkoa bada, azukre pixka bat erantsiko dugu. Ilarrak xamurrago eta zaporetsuago.

Etiketak:  udaberrikoerrezetak , udaberria , ilarrak , urdaiazpiko , baratza , nekazaritza , barazkiak