HEDABIDEAK: BasHerri Taldea (Berria egunkarian agertutakoa) | Basherri Sareko webgunea Skip to content

HEDABIDEAK: BasHerri Taldea (Berria egunkarian agertutakoa)

(Iruzkin 1)

http://3.bp.blogspot.com/-KjrcfNp7KMY/T6AgKJccYOI/AAAAAAAAAHU/9RjyukrQ6sk/s1600/BergaraKontsTaldeak.jpg

2012-12-01

Elikadura. Eko-tik


Basherri taldea


Aiora Beristain


Asteroko otarrea jasotzen dudanez, kontsumitzaile gisa Kontsumo Taldeen inguruan idazteko eskatu didate, baina zer dakit nik Kontsumo Taldeen inguruan? Astero, leku, egun eta ordu berean otarrea jasotzen dudala. Norbaitek ezin badu ordu eta leku horretan jaso, badugu lokaltxo bat ahal duenean jasotzeko. Edo baserritarrari deituz gero, beranduago, hurrengo egunean... baserritik pasatu daiteke jasotzera. Baina, egia esan, baserritarrari, azokan, taldeak hitzartutako egun eta orduan, zuzenean jasotzeak badu bere xarma; besteei banatzen ari den bitartean eta ilaran zain zaudela taldekideekin hitz aspertutxo bat izan dezakezu, eta astero errezeta berririk ateratzen ez bada ere, noizean behin sorpresatxoak izaten dira; gogoan dut, iaz, kalabaza pila bat egon zela eta ez nekiela zer egin hainbeste kalabazarekin, bada hor agertu ziren ideiak: kalabaza marmelada, oinarrian orea beharrean kalabaza duen pizza... Zenbat aurkikuntza otarra dela eta! Bazenekiten erremolatxarekin bizkotxoa egin daitekeela? Eta arbia pataten antzera sukalda daitekeenik? Eta errefautxoak zer diren? Egia esan, errefautxoen aurkikuntzarik gabe ere bizi nintekeen, baina orain, behintzat, badakit ez zaizkidala gustatzen. Baita Joxe Marik, gure baserritarrak ere, gizajoari errefautxoak otarrean agertu bakoitzean gogorarazten baitiot ez ditudala gustuko eta gehiago ez landatzeko!

Gure baserritarraz gain, beste ekoizleak ere etortzen zaizkigu dituzten produktuak eskaintzera: intxaurrak, gereziak, sagardoa... Zer dagoen, hura eskaintzen digute. Eta badago egun eta ordu horretan azokara etortzen ez den ekoizlerik, baina, hala ere, kontaktua badugunez, eta badakigunez bakoitzak zer duen, eskaera egin diezaiokegu: bildotsa, ardi-esnea, gazta, haragia...


Baina Kontsumo Taldea, astero, leku, egun eta ordu berdinean otarra jasotzea baino gehiago da: beste kontsumitzaileekin, eta, batez ere, ekoizlearekin harreman zuzena da (honetarako auzolanak, ortu zein ukuiluak ikusteko irteerak, bazkariak... ere egiten ditugu noizean behin); baita baserritarren lan baldintza duinak bultzatzea ere (hileroko diru sarrera izango duen konpromisoa, ordaindutako hiru asteko oporraldia...) eta, nola ez, bertako produktuen kontsumo osasuntsua da, garaian garaikoa, bertako paisaia eta kultura errespetatuz.

Hori guztia da nire ustez Kontsumo Taldea. Eta Kontsumo Taldea gora eta behera banabil zergatik deitu diodan zutabeari Basherri Taldea? Izena egokiagoa iruditzen zaidalako, baserria eta herria; batuketa ederra.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Anarro(Ana Rosa) 11 urte, 4 hilabete atzera

Ikusten dudanez gustolo duzu baserri taldearen ekimena.Ez dakit zein taldetako zaren baina jakizu okela aukera ere badela.Herriz-herriko partiketa egiten dugula, pirenaika okela, arraza autoktonoa. Oraingoz hilean behin egiten dugu partiketa.Eta interesik balego ikusi gure web-gunea: www.larreko.com Ni hiruretatik Ana Rosa nauzue.

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom