Aldatsa
aldatsa@riseup.net | Web: https://aldatsa.wordpress.com/
Behe Bidasoan kokaturiko baratze kooperatiboa gara, lau zutabeetan oinarritzen dena, agroekologia ekimenaren irizpidetzat, elkarlana parte hartzeko modutzat, autogestioa administrazio eredutzat eta asanblada erabakiak hartzeko bide gisa dituena.
Ez gara kontsumo kooperatiba bat, non partaide bakoitzak kuotaren ordainketarekin produktu batzuk lortzeko aukera duen. Aipatutako ekoizpen eredu ekonomiko hauen alternatiba gisa aurkezten da gure ekimena, merkatal kutsua duen ekintza deuseztatuz. Honela, hilabeteko kuotarekin baratzak dituen gastuei eta arduradun gisa dauden bi kideen soldateei aurre egiten diegu.
“Ez ditugu barazkiak ekoizten, gure janaria izango dena landatzen dugu”
Honegatik, proiektuaren martxa bere osotasunean egokia izan dadin, norberak duen erantzukizun maila besteekiko berdina da. Ez dago beraz, goitik behera lanak banatu edo erabakiak hartzen dituen organigrama bat, egin beharrekoen banaketa adostua baizik.
“Ez dago besteentzat lan egiten duen inor, guztion artean aurrera daramagu hau guztia”
BANAKETA
Tokia: Irungo LAKAXITA gaztetxean
Eguna: Larunbat gozietan, 12etatik 13.30etara.
KIDEAK
Kopurua: 25
BESTE PRODUKTUAK
Erosketa kolektiboak egiten ditugu (fruitu lehorrak, olioa, ..)
AUZOLANAK
Bai
BILERAK
Ohiko bilerak hilabetean behin antolatzen ditugu.
HERRIKO EKIMENAK
JANTOKI Begeta antolatzen dugu Irungo LAKAXITA gaztetxean zenbait larunbatean.