Arraztalo
arraztalo.kt@gmail.com | Web: http://arraztaloelkartea.wordpress.com/
Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori sortu du.
Gure familietan eta eguneroko bizitzan gaixo horiekin sortzen diren egoera zailei aurre egiteko asmoz ari gara elkarlanean. Oiartzungo Udalak Arraztalo sortu zenerako herriko gaixo psikiko batzuekin lan programa martxan jarria zuen, AHALBIDE programa hain zuzen ere. Familiak asmo horri eta ideia gehiagori bultzada emateko xedearekin hasi ziren lanean, eta elkartearen sorrera izan zen emaitza.
BANAKETA
Tokia: Oiartzungo plazako Kilirikupen
Eguna: Astelehenetan, 18.00-18.30ak bitartean
KIDEAK
Kopurua: 30
BESTE PRODUKTUAK
Arrautzak, ardi esnea, gazta, eztia, sagardoa, gailetak, intxaurrak, babarrunak
AUZOLANAK
Sagar uzta jaso behar denean. Abuztu eta opor garaietan kideek jasotzen dute baratzeko uzta eta jasotakoa beraien artean banatu
BILERAK
2-3 hilean behin
HERRIKO EKIMENAK
Herriko jaietako baserritar egunean barazki azoka eta pintxo postua antolatzen dugu. Abenduko Txerri egunean eta auzo batzuetako jaietan ere postua jartzen dugu. Beste ekintzak: Hitzaldiren bat, sukaldaritza ikastaroa,...
Etiketak: oiartzun , arraztalo , kontsumotaldea