Altxaporru
altxaporrutaldea@gmail.com | Web: http://altxaporrutaldea.blogspot.com.es/ - T: 619689884 (Gorka Sasieta)
Altxaporru kontsumo talde bat da, Gipuzkoako “Basherri” kontsumo taldeen sarearen barnean dagoena. Talde hauek EHNE eta Biolur elkarteen ekimenez sortuak dira, eta baserritarren eta herritarren arteko harremanean oinarritzen dira.
Altxaporrurako barazki otarrak Itsason ekoizten ditugu, Urteaga eta Urkulegi baserrietako baratzetan, agroekologikoaren ikuspegitik. Banaketa Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren enparantzan egiten da, astelehenero, arratsaldeko 7etan. Asteroko barazki otarraz aparte, bestelako produktuak ere banatzen ditugu, hala nola sagar zukua, sagardoa, indaba, hurrak, intxaurrak eta garaian garaiko fruta; Urretxuko Agerreko esnea, Olaberriko Anburen yogurrak eta Ezkioko Zelaako ardi gazta ere banatzen dira, eta taldea irekita dago egon litezkeen eskaintza berrietara, beti ere inguruko ekoizleei lehentasuna emanez.
BANAKETA 
Tokia: Areizaga Enparantzan
Eguna: Astelehenetan, 19etan
KIDEAK 
Kopurua: 25 ( itxaron zerrenda dago)
BESTE PRODUKTUAK 
Sagar zukua, sagardoa, fruta, mermeladak, fruitu lehorrak, txekor haragia, esnea, yogurrak, behi gazta, oilaskoak, ardoa, arrautzeak
AUZOLANAK 
Finkoa udazkenean “bilketa eguna” (indaba, kalabazak,…).
BILERAK 
HERRIKO EKIMENAK 