Bermeen Sistema Partehartzaileei buruzko jardunaldia | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Bermeen Sistema Partehartzaileei buruzko jardunaldia

(0 iruzkin)

Urtarrilaren 29an, ostirala, haziekin eta agroekologiarekin lotutako jardunaldia izango da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, arratsaldeko 16:00retan hasita.

Duela urte batzutatik abian dira produktu eta lursail ekologikoen ziurtagiri partehartzaileei buruzko egitasmo interesgarriak. Bermeen Sistema Partehartzaileek (BSP) hirugarrenen bermeen sistemen mugak gainditzea dute helburu, nekazal ekoizpen ekologikoaren kasuan ekoizpenaren alderdi teknikoak soilik kontrolatzen baitituzte, ekonomia-, gizarte-eta kultur-auziak alde batera utziz.

BSPen gaitasunez eta mugez hausnartzeko Cristina Enean izango dira Agnès Moya (agroekologia ikerlaria) eta María Giner (bere BSP propioa abian jartzen ari den Kataluniako ekoizle ekologikoen sare batean parte hartzen duen ekoizle ekologikoa). Honako jarduera Hazizaleak elkarteak abian jarritako “Partekatutako bioaniztasuna” egitasmoaren baitan kokatzen da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom