Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Hurrengo epealdiko postak ikusten: ekaina, 2011

EKIMENA: Arraztaloko kideek atoia behar dugu

Atoia edo erremolkea

ARGAZKIAK: Miramongo Taldearen lehen banaketa

[slideshow]

TALDE BERRIAK: Donostia (2), Orereta, Tolosa, Bergara ...

BasHerri mugimenduak zabaltzen jarraitzen du eta talde berriak martxan jartzeko bidean daude, kasu honetan baserritar/ekoizle gazteen eskutik. Zerrendak oraindik zabalik daudenez, inguru horretan bizi zaretenentzat parte hartzeko aukera zabalik dago!


Parte hartzeko edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, kontaktuak: basherriak@gmail.com  edo 943813928 / 943 761447


DONOSTIA, Amara auzoan
DONOSTIA, Gros/Egia auzoan
ORERETA, bigarren taldea
TOLOSA, hirugarren taldea
BERGARA, bigarren taldea


...

ERREZETA: Kalabazin-bola grekoak


Bikoteak ez ditu kalabazinak gustoko, eta orain garai-garaikoak izanda, lan ederra daukagu beraiekin zer sukaldatu pentsatuz. Errezeta honekin arrakasta izan dugu, ordea. Ondo ateratzeko, oso garrantzitsua da kalabazinari ura ondo kentzea, eta horretarako modurik errezena oihal garbi batean bildu eta xukatzea da. Bestalde, guk labean egin genituen, arintzeko, baina jatorrian frijituak dira. Edozein kasutan, halako batean Greziara bidaiatxo bat egin nahi baduzue, kontuan hartu!
Osagaiak (10 bola egiteko):
Kalabazin handi bat
Feta gazta (150 gr inguru)
Menta hosto gutxi batzuk
Perrexila
Limoia
Arraultza
Garbantzu irina
Gari irina
piperbeltza
Gatza
Oliba olioa
Iogur naturala
Errezeta:
Kalabazina birrindu eta ondo xukatu, oihal baten laguntzaz. Gatza jarri eta katilu batean uzti 10-15 minutu inguru. Ondoren, berriz ere ondo xukatu.

Kalabazina, gazta eta arraultza nahastu ontzi batean. Limoi zuku erdia erantsi, baina menta hosto eta perrexil txikitua ere. Hasi irina eransten, behar duenaren arabera. Osatzen den orea ez da oso lehorra izan behar, baina bolak egiteko moldatuko zarete. Gustoko duzuen forma eman: bolatxoak, hamburguesa txikiak...

AUDIOA: Orain barazkiei tokatzen al zaie?

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom