Blog
Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Jardunaldiak
Elikadura Burujabetza eta Agroekologia Ikertzen. Deialdia
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea Kategoriak: Agenda, Basherri Blog, Ekimenak, Jardunaldiak 9 urte, 4 hilabete atzera
JARDUNALDIAK: Basherri Sareko Barne jardunaldiak!
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea Kategoriak: Jardunaldiak 9 urte, 10 hilabete atzera
JARDUNALDIAK: Donostia ez dago salgai! 2016 desokupatu
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea Kategoriak: Jardunaldiak 9 urte, 11 hilabete atzera
“DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU”
EZTABAIDA JARDUNALDIAK:
Datorren urriaren 18an, larunbatarekin, “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU” izenburupean antolaturiko jardunaldiak hasiko dira, hain zuzen ere 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren kariaz Donostian indartzen den hiri-ereduari buruz jendartean eztabaida bultzatzeko eta hedatzeko asmoz. Helburu hori aurrean, hainbat mahainguru, proiekzio eta kale ekintza egingo dira udazkenean zehar, besteak beste hiriaren komertzialiazioa, turismo masiboa eta kulturaren merkantilizazioa eztabaidagai jarrita. Hori dela eta, eztabaidagune gisa planteatzen diren jardunaldi hauetan partehartzeko dei egin nahi diogu jende guztiari, kritika eraikitzeko eta ekimen berriak sustatzeko aukera emanez.
Gure ustez, 2016ko Europako Hiriburutza lehenik eta behin hiriaren kometzializaziorako tresna bat da, Donostia salgai bihurtzeko “marka”, sustapen turisikoari begira narbarmenki. “Kultura” amua da, espazio urbanoa eta hiria salgarri bihurtzeko. Horrenbestez, Donostia 2016 hirigunearen erabateko merkantilizazioa bizkortzeko baliatzen duten irudi komertzial bat da, eta gertakari honek, hiri-ereduari dagokionean, kapitalismoak markatzen duen norabidean sakontzea eta desberdinkeriak areagotzea dakar berekin. Bestalde, modu finago batean, Kultur Hiriburutza hiriko mugimendu sozialak neutralizatzera daraman benetako harrapagailu bat da: izan ere, Donostia 2016 inguruan “pizgarri” ekonomiko mordo baten bitartez eragiten duen sare klientelar bat sortzen ari da, ekimen hiritarrak eta talde sozialak enpresekiko eta instituzioekiko kolaborazio-kultura batean murgilduz. Ondorioz, kulturaren erretorikaren azpian, oinarrizko herri-mugimenduen espazioa usurpatu eta beren gaitasunak merkatu-gizartearen moldeetara ekartzeko asmoa nabaria da.
Arrazoi hauek eta beste askorengatik, 2016 ez da gure espazioa eta inposatzen diguten marka hori desokupatzeko proposatzen dugu, erantzun konkretuak nahiz eredu desberdinak eraikitzeko. 2016 desokupatu, beraz, borroka (kontra)kulturala berreskuratzeko aldarria da, harreman ez-merkantilistak eta ondasun komunen defensa oinarritzat hartuz, konformidadea eta errentagarritasunezko makineria eragozteko.
Hortaz, jardunaldietan zuen parte hartzea espero dugu eta deialdi honen berri zuen inguruan ematea eskatzen dizuegu. Kartel bat bidaltzen dugu (azaroaren 1era bitarteko ekintzekin). Aurrera begira, egitaraua zabalik dago proposamen berriak egiteko.
Informazioa: 2016desokupatu.wordpress.com
Harremanetarako: 2016desokupatu@gmail.com
EGITARAUA:
Urriak 18 Larunbata:
17’00etan: Hitzaldiak eta eztabaida, Europako Kultur Hiriburutza eta hiri-eredua:
-Andeka Larrea: “DSS2016EUeta euskal hirien kasua : Imajinario urbanoak, marketinga eta hiriaren berrasmaketa”
- Thomas y Fabien: “LILLE-2004: FESTA AMAITU DA: 2004ko Europako Kultur Hiriburutzaren ondoren Lillek jasandako eraldaketa ekonomiko eta urbanoa eta Berdeen papera”
19’30etan: Luntxa
20’00h: Pierre Vissler clownaren bakarlana (Zuberoa): No Future.
Tokia: Kortxoenea Gaztetxea (Gros-Ulia auzoa, K/Indianoenea 16).
Andeka Larrea imajinario urbanoen inguruan arituko da eta marketingak hirien narratiba nahiz irudikari hegemoniko berriak nola sortzen eta inposatzen dituen azalduko du (DSS2016EU bezalako gertakari baten kasuan nabarmenki). Irudizkoa den Euskal Hiria delakoan bildu nahi dituzten euskal hiri desberdinen artean parekotasunak eta alderaketak egingo ditu. Horren aurrean galdera bat: posible ahal da kanpotik ezarrita datorren imajinario horri jendarteak beste irudikari bat kontrajartzea? Andeka Larrea Bilbao y su doble eta Euskal Hiria. Reflexiones sobre la ciudad y las ciudades vascas liburuen egilea da.
Donostia 2016 izan daitekeena aurreratuz, Lille-ko bizilagun Thomas eta Fabienek (2004ean Europako kultur hiribu izandakoa, Frantziako iparraldean) beren hiriak 2004 urteaz geroztik jasandako eraldaketa ekonomiko eta urbano itzela kontatuko digute. “Lille 2004” hiriburutzak hiriaren merkantilizazioa nola azkartu eta teknologia berrien menpe jarri duen azalduko dute, baita Berdeek prozesu honetan jokatu duten papera argitu ere. Agian antzekotasun bat baino gehiago antzemango dugu, gure kultura herrikoien suntsiketa komertzialeko negozio horrek zertan datzan hobeto ulertzeko. Thomas y Fabien La fête est finie eta L’enfer vert libruen egileak dira.
Pierre Vissler clownaren bakarlana (Zuberoa, Montori). No Future gizon bat eta bere doblearen arteko gatazkaren istorioa da. Egunez egun egiten dugunari begirada bat ematea proposatzen digu. Clownak ezin ditu bere sentimenduak izkutatu eta ez da inon bere lekuan sentitzen…
Urriak 24 Ostirala:
21’00etan: BYE BYE BARCELONA dokumentalaren proiekzioa, konstituzio plazan.
Bye Bye Barcelona kataluniako hiriburua jasaten ari den turismo basatiari buruzko ordubeteko dokumentala da. Hiria gainezka egiten hasi da. Itogarri bihurtzeraino. Bizilagunen gainetik pasatzeraino. Eta egin kontu, gain-esplotazio hori Euskal Herriko paraje hauetan ere imitatzeko tentazioak antzematen baitira: Donostian ematen diren datuen arabera, kasu, biztanle bakoitzeko turista kopurua Bartzelonakoaren %57koa da dagoeneko. Beraz, gertakari katalandar honi ere erreparatzea ez dugu debaldekoa. Tourist, remember, you are in the Basque Country baino zerbait gehiago esaten hasteko ordua guri ere iritsiko zaigulako, akaso (Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariaren komentarioa).
Azaroak 1 Larunbata:
11’00etan: “2016: INKESTA HIRITARRA”, Bretxako azokan.
Azaroaren bigarren hamabostaldian (egunak eta tokiak zehaztuko dira):
MAPEO KOLEKTIBOA: “ZER DAGO DONOSTIAN?”:
Donostialdeko esperientzia ezberdinen elkarrezagutza ariketa bat izango da, bazkari baten inguruan. Donostialdeko mapa batean, bai esperientzia konkretuak zein memoria ariketa: “Zein esperientzia edo gertakarik osatu dute bestelako eredu baten gure memoria propioa eta kolektiboa?”. Mapeoak Donostian sareak sendotzeko erabilgarriak izan daitezkeen ondorioak eta tresnak garatzen laguntzea izango du helburu. .
DESMARCAR BARCELONA konferentziaren proiekzioa(2014ko maiatza):
Marina Garcéseren arabera, turismoa leku bateko baliabide komunak agortu arte ustiatzen dituen “extractivismoa”ren paradigma ekonomikoarekin pareka daiteke. Kontzeptu hori herrialde emergenteetan ezartzen ari den hazkunde-eredu kapitalista aztertzeko eta salatzeko erabili ohi da, eredu hori beren lurraldeko baliabide energetiko eta naturalen ustiaketa mugagabean oinarritzen delako. Orain, hemengo extractibismoa turismoa balitz? Zein dira turismo masiboak gaurregun planteatzen dituen erronkak?...
HIRI MARTXA: “Tour de las desigualdades”
Abenduak 1 Astelehena:
19’00etan: Mahaingurua Koldo Mitxelena Kulturgunean: “INDUSTRIA TURISTIKOAREN ONDORIOAK EZTABAIDAGAI”. Partehartzaileak: Peio Etxeberri-Aintxart (Iparralde), Mikel Alonso (arkitektoa, Donostia), Xabier Arberas (Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea), Felix Soto (Uliako auzo elkartea).
DEIALDIA: Motokultorea. Diseinu industrialean eta mekanikan adituentzat
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea Kategoriak: Jardunaldiak 10 urte, 10 hilabete atzera
BasqueOSE elkartea gara, burujabetza teknologikoa era irekian garatzen duen elkarte sortu berria.
Auzolan elkartearekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean irailean ekin genion MOTOKULTOREA proiektuari eta dagoeneko lehenengo jardunaldia gauzatua dugu, Azkoitian urriaren 4ean egin zena hain zuzen ere.
Oraingoan lehen jardunaldi honetatik jasotako emaitzak kontutan izanik motokultore baten diseinua garatzeko pausoa emango dugu, Donostiako Hirikilabs laborategian azaroak 30ean egingo dena. Bertan diseinu industrialean edota mekanikan adituak diren pertsonak parte hartzea gustatuko litzaiguke, beharrezkoa ikusten bait dugu.
Gure webgunean informazio gehiago ikusi ahal izango duzue, eta Azkoitian burututako tailerreko laburpena ere bai.
EKIMENAK: Ezkurrari buruzko jardunaldia
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea Kategoriak: Ekimenak, Jardunaldiak 10 urte, 11 hilabete atzera
Azken postak
- Elika gaitezen irizpideak kontuan hartuta eta amalurra zainduz!
- Basherri Sarearen bideo berria!
- Hozkailua betetzeko bi ate
- EHKOlektiboaren Agroekologiaren inguruko bideo berria
- KEYLINE ikastaroa
Artxibategia
2018
- abendua (1)
2017
- abuztua (1)
2016
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (2)
- iraila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (8)
- apirila (4)
- martxoa (2)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2015
- azaroa (9)
- urria (11)
- iraila (6)
- uztaila (3)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (1)
- martxoa (4)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2014
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (7)
- uztaila (2)
- ekaina (2)
- maiatza (5)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (4)
- urtarrila (2)
2013
- abendua (5)
- azaroa (9)
- urria (9)
- iraila (4)
- abuztua (1)
- uztaila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (1)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (10)
- urtarrila (5)
2012
- abendua (7)
- azaroa (4)
- urria (6)
- iraila (10)
- abuztua (1)
- uztaila (2)
- ekaina (3)
- maiatza (4)
- apirila (11)
- martxoa (16)
- otsaila (6)
- urtarrila (17)
2011
- abendua (15)
- azaroa (16)
- urria (14)
- iraila (5)
- abuztua (2)
- uztaila (3)
- ekaina (5)
- maiatza (10)
- apirila (5)
- martxoa (5)
- otsaila (5)
- urtarrila (5)
2010
Kategoriak
- Agenda (55)
- Albisteak (16)
- Aldarrikapenak (1)
- Aldizkariak (2)
- Argazkiak (11)
- Audioak (4)
- Aurkezpena (4)
- Auzolanak (3)
- Basherri Blog (121)
- Basherri Fanzinea (4)
- Bideoak (40)
- bisitak (4)
- Dokumentuak (3)
- Ekarpenak (2)
- Ekimenak (58)
- Errezetak (12)
- Eztabaida (9)
- Formazioa (14)
- Formazio Agroekologikoa (8)
- Hedabidetan (14)
- Hitzaldiak (20)
- Ikastaroak (27)
- Irudiak (1)
- Jakingarriak (17)
- Jardunaldiak (20)
- Kolaborazioak (4)
- Otarrak (4)
- produktuak (2)
- Salaketa (5)
- Tailerrak (7)
- Talde berriak (15)
- Topaketak (8)
- Txingurri hotsak (5)
Etiketak
- kontzientzia (1)
- ura (1)
- burujabetza (1)
- formakuntza (1)
- agenda (1)
- basherritaldea (1)
- azabaratza (1)
- kontsumotaldea (2)
- leundaberri (1)
- agroekologia (2)
- keyline (1)
- kontsumo-arduratsua (1)
- beizama (1)
- alternatiba (1)
- basherrisarea (1)
- sobirania alimentaria (1)
- elikadura (1)
- elikagaia (1)
- elikaduraburujabetza (2)
Egileak
- Ioana (2)
- Basherriko Administratzailea (396)
- Leire (2)