Berria: Gipuzkoako EHNE utzi du baserritar talde batek | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Berria: Gipuzkoako EHNE utzi du baserritar talde batek

(0 iruzkin)

Argazkia (2)

 
Gipuzkoako EHNE utzi eta bide berri bati ekiteko erabakia hartu du baserritar talde batek

 

Azken bi urteetan Gipuzkoako EHNEk hartu duen norabidearekin bat egiten ez duen baserritar talde batek sindikatua utzi eta bide berri bati ekiteko erabakia hartu du, talde honen nekazaritza sindikalgintza ikusmoldea egungo Gipuzkoako EHNEn garatzeko baldintza demokratikorik ez dagoela iritzita.

2014-07-22 Donostia. Gipuzkoako EHNEko baserritar talde batek agerraldia eskaini du Donostiako Koldo Mitxelenan, bertan sindikatuko hainbat kide esanguratsuk hartu dute parte eta hitza Marije Intxausti presidente ohiak eta Enrike Gisasola zuzendaritzako kide ohiak hartu dute.

Duela hiru urte hasi zen nekazaritza eta erakundetzearen inguruko azken eztabaida korapilatsua Gipuzkoako EHNEn. Eztabaida hartan agertu ziren bi ildoen arteko desberdintasunak gainditzeko gaitasunik ez zen egon eta zuzendaritzaren gehiengoak dimisioa aurkeztu ondoren era irregular batetan aritu da sindikatua gaurdaino (11 kideetatik 4 soilik). Nekazaritza eta erakundetzearen inguruko eztabaida bi urtetan geldirik egon ondoren (2012an burutzekoa zen kongresua) orain bat-batean eta adostasunera iristeko saiakera bat bera egin gabe “kongresu”-ko azken batzar batetarako deialdi irregular bat egin da, goiz batetan sindikatuaren ildo politikoa erabaki eta zuzendaritza berria aukeratzeko asmoarekin.

Batetik, sindikatua egoera larri batetan dagoen unean erakundeak hartu beharreko norabidearen inguruko eztabaida ukatu egin da. Inoiz baino gehiago garai berri hauetan kideen arteko elkarbizitza, parte hartze, eztabaida eta adostasunetan oinarritu behar dela diote. Aitzitik, jarrera itxi eta demokraziarekin zerikusi gutxi dutenak nagusitu dira.

Bestetik, bi ildoen arteko nekazaritza eta sindikatu ereduen inguruko diagnostikoak ezin dira egon aldenduago. Talde honen iritziz EHNEren garaia amaitu da. Diskurtso eta praktiken arteko aldea handiegia da. Era berean, XXI. mendean herrialde mailako funtzionamendua anakronismoa  izateaz gain arazo-iturri nekagarria ere bada.  Nekazaritza sozial eta iraunkorra lehenetsiko duen erakundetze berri eta eraginkorren unea da.

Guzti horren ondorioz  zera erabaki dute: Osteguneko ekitaldian ez parte hartzeaz gain, Gipuzkoako kide izateari utziko diote.

Talde hau bide berriak jorratzera doa, nekazariek antolaketa eredu berriak behar dituzte, herritarrengandik gertuago, nekazaritza eredu iraunkor eta herrikoiaren alde eraginez Euskal Herriko nekazaritzaren geroa bermatzeko, ahalik eta baserritar gehien izateko. Euskal Herrian irekitzen ari den aukera politiko berriaren aurrean, nekazariek ere prest egon behar dute beraien interes eta beharrak herritarrenekin batera defendatzeko. Horretarako, antolaketa modu berriak behar dira, izan ere zaharkitu dira herrialdeka txertatutako antolaketa ereduak.

Elikadura burujabetzaren defentsan arituko den antolaketa berri batetarantz doa talde hau, nekazaritza iraunkorraren alde borrokatuko duena, elikadura osasuntsu baten alde, herritarrekin elkarlanean nekazarien bizi eta lan baldintzak hobetzen saiatuko dena, parte hartzailea, demokratikoa eta bere esparrua Euskal Herri osoa izango duena.

Zentzu honetan nekazaritza ereduak eta baserritarren antolaketa ereduak behar dituzten aldaketak gaur egungo Gipuzkoako EHNE barnetik garatzeko baldintza demokratikorik ez dago. “Beraz bagoaz. EHNEko kide izateari uzten diogu, gure proiektua aurrera eraman ahal izateko. Bidean elkartuko gara berriro, agian” adierazi dute Marije eta Enrikek.

Harremanetarako: Enrike Gisasola 639046428 / ganbaratxo@hotmail.com

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom