EKIMENA: Motokultore baten diseinu irekia eta kolektiboa | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKIMENA: Motokultore baten diseinu irekia eta kolektiboa

(0 iruzkin)

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=AODUf1plim4&feature=player_embedded]

BIETA Baserrira Bisitan


http://www.basqueose.org/bieta-baserrira-bisitan/

Gaur Goizean Bieta baserrian egon gera Iñaki eta Manuelari bisitan. Gure asmoa beraiek ezagutzea eta orain arte lurra lantzeko erabili dituzten tresnak ikustea zen. Hantxe aurkitu ditugu motokultore pare bat eta traktore txikia. Baita haiekin saiatu ere.

IMG_1181

Lehenengo motokultorea zahartxoa zen, 40 urte baietz eduki. Segurtasun arlotik eskas ikusi dugu zerbait gertatu ezkero martxan darraielako. Martxa aurrera jarrita badu seguruenik gugandik urrunduko da, baina martxa atzera jarrita edukiz gero eta guk ostopo egiten badugu, makinak ez da geldituko. Horrexegatik motokultore hauek bere garaian “matahombres” izen hartu zuten.

IMG_1195

Iñakik 15 bat metro karratutan aritu da lurra motokultorearekin lantzen eta gurpilak irrist egiten zutela ikusi dugu. Naiz ta egurali aparta geneukan, lurra heze zamar zegoen eta horregatik izan zitekeen, baina hori hobetu behar genukeela iruditu zait. Nik ere pixkat batean aritu naiz makina aurrera eta atzera, gora eta behera mugitzen, zapatak zikintzen eta Gurutzek zien bezela, Donostiako ingeniero itxurakin lurra landu nahian. Baina bai, orain holako bat erabili dudala esan dezaket. Hemendik aurrera GEHIAGO!!!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom