ERREZETA: Brokoli entsalada | Basherri Sareko webgunea Skip to content

ERREZETA: Brokoli entsalada

(0 iruzkin)

Ensalada de brócoli.

Brokoli entsalada

Joan den asteko otarrean, brokolia jaso genuen lehenengoz, azido folikoz eta antioxidatzailez beteriko barazkia. Entsaladan probatu al duzue inoiz? Irlandan ezagutu genuen brokoli entsalada baten bertsio suabeagoa duzue honakoa.

Osagaiak

Brokolia
Letxuga
Eskarola
Almendra txigortuak
Granada
Dijon mustarda
Gatza
Oliba olioa

Errezeta

Brokolia lurrunetan egosiko dugu, baina 'al dente' utziko dugu. Epeltzen denean, letxuga eta eskarola hostoekin nahastu (geroz eta letxuga mota gehiago eduki, hobe). Almendra txigortuak eta granada erantsi. Mustarda olioa eta gatzarekin nahastu eta ondo irabiatu. Mustarda dexente jarri behar diogu, hori baita errezetaren grazia.

Iturria: http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom