Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Basherri Bloga, Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako Blog Kolektiboa da. Blog honen bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dugu, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagunea ere izan nahi du.

MAHAI-INGURUA: Jaten duzunaz jabetzen al zara?

Mahai-inguruko kartela


Jaten duzunaz jabetzen al zara? Jaten duzunaren jabe al zara?


Ostegun honetan, uztailak 2, Oreretako Txintxarri Elkartean 19etan elkartuko gara gaur egungo Nekazaritza eta Elikadura sistemak aztertzeko, alternatibak ezagutu eta herri mailako dinamika bat sortzeko.

HITZALDIA: ESCUELA DE AGROECOLOGIA DEL INSTITUTO PENCA DE SÁBILA (Medellín-Colombia)

AGROEKOLOGIAren inguruan Beizaman ekainaren 19an, arratsaldeko 17:30tan antolatu den hitzaldira gonbidapena luzatu nahi dizuegu:

EKIMENA: "Pintxo ta Mintzo" lehen sektoreari buruzko mahaingurua

Sin título



Urolab ekintzailetasuna sustatzeko eta ekintzaileei laguntzeko 2013an sortutako elkartea da. Elkarte edota foro ireki honetan, ekintzaile hasi berriei (edota buruan proiektu ekintzaileren bat duen edonori) hainbat gauza ukiezin eskaintzen diegu (aholkularitza, babesa, elkarlana, kontaktuak edo harreman-sarea, experientzia, e.a.).



Urolabek hurrengo ekainaren 19an, lehen sektorearen inguruko mahai ingurua antolatu du Arrua Beheko elkartean Pintxo eta Mintzo formatupean, eta bertan parte hartzeko gonbidatu nahi zaitugu.



Mahai ingurua girotzen laguntzeko, jan-edanean aritzeko aukera izango dugu partehartzaileok (baserritarrak, ekintzaile berriak, lehen sektorearen bueltan lanean ari diren eragile ezberdinak, gaiarekin interesa duen edonor...).



Horiek horrela, eskualdean, lehen sektorearen egoera ezagutuko dugu, ekoizle ezberdinen iritzia entzungo dugu etorkizuneko erronken inguruan, proiektu ezberdinen nondik norakoak ezagutuko ditugu…..



Ekitaldian parte hartu ahal izateko,  urolabtaldea@gmail.com helbidean eman behar da izena.

Elkartearen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu http://urolab.eus/ webgunean.

HITZALDIA: "Bizi baratzea" liburuaren aurkezpena

Sin título

IKASTAROA: Kiwi laborantza

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Koperatibak eta Biolur Gipuzkoak ondoko ikastaroa antolatu dute:

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom