Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Basherri Bloga, Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako Blog Kolektiboa da. Blog honen bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dugu, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagunea ere izan nahi du.

JAKINGARRIAK: Perretxiko garaia

Gorringoa, amanita caesarea, onddo preziatuenetakoa

HITZALDIAK: Lurraren inguruko mintegia


Ekoliderrak sareak larunbat honetan, hilak 12, lurrari buruzko mintegia antolatu du Donostiako Arrasate kaleko Kutxa aretoan. 9:15etatik 14:00etara izango da ekimena eta bertan, gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.

TAILERRA: Baratza digitalak eraikitzen

Cristina Enea Fundazioak, 2011ko Zientzia Astean murgilduta gauden honetan, datorren astean abian jarriko duen ikastaro berri bat aurkeztu nahi dizue: "Baratza digitalak eraikitzen".

ALBISTEAK: Euriteak eragindako kalteak

Beheratu dira urak, eta agerian geratu dira lokatzez betetako baratzak. Hala ere, badirudi BasHerri taldeetako ekoizle guztiek egin ahal izan dutela aste honetako banaketa, nahiz eta kasu batzutan barazki otarretan zenbait produkturen falta somatu. Kalterik handienak Amara eta Miramongo taldeak hornitzen dituen Usurbilgo Txokoaldeko baratzean eta Uztaro Kooperatibak Beizamako herrian duen baratzean izan dira. Animo Arkaitz eta Irati, Uztaroko lantaldeari eta kaltetu guztiei!!


[slideshow]

EKIMENAK: Ate Irekiak Uztaro Kooperatiban

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom