PRODUKTUAK: Valentziako laranjak
Nork argitaratua: Basherriko Administratzailea 13 urte, 9 hilabete atzera
Pasa den astean laranjak ekarri zizkiguten Usurbiltzengo kideoi lehen aldiz. Ekoizlea Valentziako Carcaixent herriko mutil bat da, Ricard Salom izenekoa . Badira hamar urte produktu ekologikoen kontsumitzaile denetik, eta duela bost urte hasi zen lurra lantzen, beti zitrikultura ekologikoan. Hasiera batean kooperatiba batentzat egiten zuen lan, bai eta hainbat lur-jaberentzat ere, nahiko baldintza kaskarretan. Orain, erabili gabe zeuden bi lursail ditu errentan hartuta Carcaixenten. Guztira 0,6 Ha ditu. Bi lursailak ekologikoan lantzen ari da eta ez du hostoen, lurzoruaren, fruituen eta abarren analitikak egiteko arazorik. Halaber, bere lurrak bisitatzeko aukera ere eskaintzen du nahi duenarentzat.
Lursailetako lan osoa Ricardek berak egiten du. Gainera, basherri-taldeei zuzenean saltzearen alde dago, ekonomia kapitalistatik at dagoen aukera bat dela uste baitu, eta ekoizleari nahiz azken kontsumitzaileari mesedetzen diola baiteritzo. Laranjak kartoizko 20 kiloko kajetan ekartzen ditu, eta kajak egoera onean itzuliz gero, pare bat aldiz gehiago berrerabili ohi ditu, erabat puskatu arte. Banaketa eta garraioa ere berak egiten du. Furgoneta txiki bat du, baina karga oso handia bada, handiago bat alokatzen du. Laranja kiloa 1,25 eta 1,50 artean dago, eskatzen denaren arabera. Guk, esate baterako, 420 kilo eskatu genituen guztira, eta kiloa 1,35ean utzi zigun.
Gauza da Usurbiltzenez gain Euskal Herriko beste talde batzuei banatu nahiko liekeela. Guk otsailaren bigarren astean egingo dugu eskaera, otsailaren 9an zehazki, eta banaketa otasileko 3. astean izatea adostu dugu. Interesgarria litzateke honaino etorri behar duenez beste talde batzuentzat ere laranjak ekartzea, baldin eta norbaitek nahi balu. Hala bidaia askoz ere gehiago aprobetxatuko luke. Beraz, basherri talderen batek laranjak hartzeko interesa izango balu deitu 627285904 telefonora eta Ricarden kontaktua pasako dizuegu. Baldin eta eskaera txikia egingo bazenute, gurekin batera eskatzeko aukera ere izango zenukete. Telefono berera deituta adostuko genuke dena. Taldeak posta elektronikoa ere badu, usurbiltzen@gmail.com, nahi duenak ere mezua bidal dezake helbide horretara. Beno, ongi segi eta hurrengora arte!
Aupa basherritarrak!
Twitter-en partekatu Facebook-en partekatuAzken postak
- Elika gaitezen irizpideak kontuan hartuta eta amalurra zainduz!
- Basherri Sarearen bideo berria!
- Hozkailua betetzeko bi ate
- EHKOlektiboaren Agroekologiaren inguruko bideo berria
- KEYLINE ikastaroa
Artxibategia
2018
- abendua (1)
2017
- abuztua (1)
2016
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (2)
- iraila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (8)
- apirila (4)
- martxoa (2)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2015
- azaroa (9)
- urria (11)
- iraila (6)
- uztaila (3)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (1)
- martxoa (4)
- otsaila (5)
- urtarrila (2)
2014
- abendua (2)
- azaroa (1)
- urria (7)
- uztaila (2)
- ekaina (2)
- maiatza (5)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (4)
- urtarrila (2)
2013
- abendua (5)
- azaroa (9)
- urria (9)
- iraila (4)
- abuztua (1)
- uztaila (1)
- ekaina (2)
- maiatza (1)
- apirila (2)
- martxoa (4)
- otsaila (10)
- urtarrila (5)
2012
- abendua (7)
- azaroa (4)
- urria (6)
- iraila (10)
- abuztua (1)
- uztaila (2)
- ekaina (3)
- maiatza (4)
- apirila (11)
- martxoa (16)
- otsaila (6)
- urtarrila (17)
2011
- abendua (15)
- azaroa (16)
- urria (14)
- iraila (5)
- abuztua (2)
- uztaila (3)
- ekaina (5)
- maiatza (10)
- apirila (5)
- martxoa (5)
- otsaila (5)
- urtarrila (5)
2010
Kategoriak
- Agenda (55)
- Albisteak (16)
- Aldarrikapenak (1)
- Aldizkariak (2)
- Argazkiak (11)
- Audioak (4)
- Aurkezpena (4)
- Auzolanak (3)
- Basherri Blog (121)
- Basherri Fanzinea (4)
- Bideoak (40)
- bisitak (4)
- Dokumentuak (3)
- Ekarpenak (2)
- Ekimenak (58)
- Errezetak (12)
- Eztabaida (9)
- Formazioa (14)
- Formazio Agroekologikoa (8)
- Hedabidetan (14)
- Hitzaldiak (20)
- Ikastaroak (27)
- Irudiak (1)
- Jakingarriak (17)
- Jardunaldiak (20)
- Kolaborazioak (4)
- Otarrak (4)
- produktuak (2)
- Salaketa (5)
- Tailerrak (7)
- Talde berriak (15)
- Topaketak (8)
- Txingurri hotsak (5)
Etiketak
- kontzientzia (1)
- ura (1)
- burujabetza (1)
- formakuntza (1)
- agenda (1)
- basherritaldea (1)
- azabaratza (1)
- kontsumotaldea (2)
- leundaberri (1)
- agroekologia (2)
- keyline (1)
- kontsumo-arduratsua (1)
- beizama (1)
- alternatiba (1)
- basherrisarea (1)
- sobirania alimentaria (1)
- elikadura (1)
- elikagaia (1)
- elikaduraburujabetza (2)
Egileak
- Ioana (2)
- Basherriko Administratzailea (396)
- Leire (2)
Iruzkinak
Jox 13 urte, 9 hilabete atzera
interesgarria, komentatuko deu tolosako taldean
Esteka | Erantzunusurbiltzen 13 urte, 9 hilabete atzera
Aupa Jox!
Esteka | ErantzunBai, aber zer erabakitzen dezuen. Laranjak behintzat ederrak daude. Nik kaja bat hartu det oso zapore ona dakate. Erabakitzen dezuenian eman toke bat edo bidali email bat eta ea nola antolatzen gean. Honaiño etorri behar duenez, Usurbildik Tolosara karga eramateak ez dio ajola izango. agur t'erdi ;)
Iruzkin berria