SALAKETA: kanpo portuari alegazioak! | Basherri Sareko webgunea Skip to content

SALAKETA: kanpo portuari alegazioak!

(2 iruzkin)

ADI! ZURE ALEGAZIOA: JAIZKIBEL MENDIAREN ETA KANPOKO KAIA EZ DEN BESTE ALTERNATIBA BATEN ALDEKOA

Jakingo duzun bezala, momentu erabakigarrian gaude, aukera garrantzitsua dugu Pasaiako Portu Agintaritzaren eta Ingurumen Ministerioaren aurrean gure iritzia adierazteko. Urtarrilaren 28ra arte dugu epea ingurumen txostenari alegazioak aurkezteko. Txosten horretan, Portu Agintaritzak kanpo kaia aukeratu du, beste aukera guztiak baztertuta. Zuk eta zure ingurukoek asko lagundu dezakezue alegazio bat bidaliz. Hemen duzu alegazio-eredu bat, bertan zure datuak ipintzea besterik ez da falta. Testua gazteleraz dago bakarrik, tramitazioa estatuko administrazioaren eta Ministerioaren esku baitago. Oso lagungarria litzateke mezu hau zure lagunen artean zabaltzea, baita zure ingurukoek bere inprimakia bete dezaten ere. Bidaltzeko modurik errazena da inprimakia, beteta eta sinatuta, postaz bidaltzea  edo hurrengo helbidera eramatea:

Autoridad Portuaria de Pasaia

Edificio Transatlántico

20110 PASAIA

Nahiago baduzu, bete eta sinatu ondoren, eskaneatu eta jaizkibelbizirik@gmail.com posta elektronikora bidali dezakezu, eta guk helaraziko dugu. Garrantzitsua: epea urtarrilaren 28an bukatzen da, data horretan alegazio guztiak Portu Agintaritzan egon behar dira.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

JAIZKIBEL BIZIRIK
jaizkibelbizirik@gmail.com
www.nodo50.org/jaizkibel

Facebook-en ere!!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

anonymous 12 urte, 5 hilabete atzera

barkatu baina alegazioa euskeraz dago, balio du?

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

basherri 12 urte, 5 hilabete atzera

Bai arrazoi dezu, jaizkibel bizirikekoei galdetu diet, ea zer dioten... eskerrik asko!

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom