Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Basherri Bloga, Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako Blog Kolektiboa da. Blog honen bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dugu, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagunea ere izan nahi du.

IKASTAROA: Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak

HITZALDIA: Guk sortu guk kudeatu (zero zabor)


Aspalditxo da, basurian gaineko eztabaidia jarraitzen gabizela eskualde zein beste maila bateko komunikabidietan.

Sekulako arazua daukagu zaborrakin. Zabortegixak topera dare, probetxua atera ahal dotsagun material pila bat basuretara botatzen gabiz, eta lehengai horrek danak inzineradora baten erre nahi izan dittue, diru pilo bat errauts bihurtzia beste irtenbideik ez dabe jarri mahai gainian gaur arte.

Egixa da egoeria kezkagarrixa dala, baina badauka konponbidia. Zero Zabor! Hondakinak gutxitu, berrerabili eta gero birziklatu egin behar dittugu. Auzolanian guk sortutakua guk gestionatu.

Gehixau jakiteko Bergara Zero Zabor taldiak hitzaldia antolatu dau eta honekin gonbidapena luzatzen dotsugu bertan parte hartzeko.

Animatu!

BIDEOAK: Hazien bankua

Teknopolis programak Hazien Bankuari buruz Joseba Garmendiarekin eginiko Elkarrizketa

JAKINGARRIAK: El pez "pene" - "Zakil" arraina?

"Pez pene" (zakil arraina?) deiturikoak Asian ikaragarrizko arrakasta izan du. Ahogozagarria den zizare hau giltzurrunetako gaixotasunei aurre egiteko erremedioa eta gizonezkoentzat sexu gogoaren bizigarria dela esaten da.
Bere izen zientifikoa "Urechis unicinctus" izanik ere, zakil itxura duenez "pez pene" moduan ezagutzen da. Bere testurak almejarena gogoratzen du eta Txinan, Korean, Japonen... makina medikuntza aplikazio ditu.

SALAKETA: kanpo portuari alegazioak!

ADI! ZURE ALEGAZIOA: JAIZKIBEL MENDIAREN ETA KANPOKO KAIA EZ DEN BESTE ALTERNATIBA BATEN ALDEKOA

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom