Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Basherri Bloga, Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako Blog Kolektiboa da. Blog honen bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dugu, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagunea ere izan nahi du.

PRODUKTUAK: Valentziako laranjak

Pasa den astean laranjak ekarri zizkiguten Usurbiltzengo kideoi lehen aldiz. Ekoizlea Valentziako Carcaixent herriko mutil bat da, Ricard Salom izenekoa . Badira hamar urte produktu ekologikoen kontsumitzaile denetik, eta duela bost urte hasi zen lurra lantzen, beti zitrikultura ekologikoan. Hasiera batean kooperatiba batentzat egiten zuen lan, bai eta hainbat lur-jaberentzat ere, nahiko baldintza kaskarretan. Orain, erabili gabe zeuden bi lursail ditu errentan hartuta Carcaixenten. Guztira 0,6 Ha ditu. Bi lursailak ekologikoan lantzen ari da eta ez du hostoen, lurzoruaren, fruituen eta abarren analitikak egiteko arazorik. Halaber, bere lurrak bisitatzeko aukera ere eskaintzen du nahi duenarentzat.

EKIMENAK: FLASH MOB erraldoia Zubietan. Martxoak 20an.


Martxoaren 20a ,igandea, egun berezia izango da, dudipe, karga sinboliko handia izango duena.

Zubietan FLASH MOB erraldoia  egingo dugu eguerdi partean. Deialdia zabaltzen laguntzen bagaituzue, eta milaka herritarrek erraustegiaren proiektuan moratoria eskatzen badugu, moratoria lor genezake. Zergatik ez. Dantza egiten duen herriak edozer lor dezakeelako.

EKIMENAK: Bidean dira II. BASHERRI TOPAKETAK !!

TALDE BERRIA: Aiztondo basherri taldea martxan da!!

aiztondo bailarako "aiztondo" taldearen otar bilketa

EKIMENAK: Blog berriak (Bergara eta Oreretatik)

-------

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom