SPG-Ecollaures. Beste esperientzia agroekologikoak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

SPG-Ecollaures. Beste esperientzia agroekologikoak

Inguruko beste esperientzia agroekologikoak_2015/Negua/Fanzine

(Jaitsi .pdf)

SPG-Ecollaures eta kolektibo baten oinarriak nola indartzeko betiko galdera

2011ko neguan, Plataforma per la Sobirania Alimentària del País Valencià-k antolatzen “Trobada per la Terra” jardunaldietan Garantiazko sistema partehartzailea eraikitzeko borondatea agertu zuten Valentzia hiriko nekazari talde batek. SPG-Ecollaures egitasmoaren hasiera zen. Lurra lantzea ogibide duten pertsonekin jaiotakoa, pixkanaka egonkortuz joan zen, baina bertako kontsumo taldeen parte-hartzea faltan botatzen zen.

2013an hasi zuen Ikerketa-Ekintza Parte-hartzailea SPG-Ecollauresekin elkarlanean. Interesaturik zeudenen beharrak entzunez, Ikerketa kontsumo taldeak ekoizleen dinamikaren parte izateko saiakeran oinarritu zen.

SPGko kideak zirenen eta kide izan zitezkeen artean 24 elkarrizketa egin ondoren, honakoa ondorioztatu genuen, jendeak kontsumo taldeetan parte hartzeko batzarretara gonbidatzea ez dela nahikoa. Aisia eta formazioa landuko dituzten jardunaldiak antolatzearen beharra agertu zen, batzarretan baino giro lasaiagoan jendeak bere denbora partekatu ahal izateko. Aisia, ikasketa eta ezagutza oinarri izango zituzten topaketak.

Orduz geroztik, kolektiboaren eguneroko martxaz gain, modu honetako jardunaldiak antolatzen ditugu, konplizitatea, adiskidetasuna eta konfiantza sortu eta lantzeko.

Beharbada, estrategia bat lantzeaz harago, oinarri argi eta koherenteak izatetik harago, edo diskurtso sakona uztartzetik harago bestelako osagaiak behar ditugu kolektiboki ondo funtzionatzeko.

Harreman osasungarriak edukitzeko energia eta denbora hartzea, gizabanako zein gizarte erakunde gisa gure buruak ulertzea eta komunitate sentimendua sortzea, beharbada orain arte uste genuena baino garrantzitsuagoa da.

Gure asmoa, ekoizleekin eta kontsumo taldeekin lan eginez, taldeen errazteari buruzko formazioa eskaintzea da tresnak eta ezagutzak partekatu, funtzionatzeko moduak ulertu eta argitu, nola komunikatzen garen, nola erabiltzen dugun boterea, taldeen barruan zein rol hartzen ditugun…Gure izaera organikoarekiko ezagutza sakonagoak talde gisa dugun funtzionamenduan eragin harmonikoa duela uste dugu eta horixe da bide hau hartzeko motibazio nagusia.

Kontsumitzaile, nekazari, militante, edo ekintzaile baino lehenago gizakiak gara. Bizitzan gure tokia ezagutzeak, gure buruari eta besteei ematen diegun tratuaren garrantziaz jabetzeak, seguru asko gure talde eta mundua hobetzen lagunduko digu.

Manel Epicur

Facilitador de Grupos, Catalizador del Proyecto Actitud Consciente

manelepicur@hotmail.com

Etiketak:  agroekologia , topaketa , kontsumotaldea , indartu , hausnarketa , jardunaldiak , manel-epicur , erraztaile , spg , plataforma , sobirania alimentaria