Alkatxofak eta azenarioak gisatuak
Alkatxofak eta azenarioak gisatuak
Osagaiak:
8 alkatxofak
2 azenarioak
1 tipulina
olioa
ardo txuri baso
ur basoa
2 baratxuri
250 gr ilar
irina
gatza
Prestaketa:
1. Garbitu alkatxofak eta lau puskatan zatitu. Kazola batean olio pittin bat botako dugu eta horretan tipulina txikitua, baratxuri e azenarioak sueztituko dugu.
2. Dena ondo sueztitua dagoela, koilarakada irin gehituko dugu eta ondo nahasi.
3. Orain, kazola honetan, alkatxofak, ardo txuri eta ura botako dugu.
4. Gatza bota eta ordu betez su baxuan egiten utzi. Ur gehiago behar izatekotan, pixkanaka joan gehitzen.
5. Egosketa-puntura iritsi baino 10 minutu lehenago, gehitu ilarrak.
Zerbitzatu platera beroa dagoela.
On egin
Etiketak: alkatxofak , udaberrikoerrezetak , azenarioa , ilarrak , barazkiak , udaberria