Barazki pistoa | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Barazki pistoa

Osagarriak

3 tipula

6 tomate gorri txiki

Piper gorri 1

Piper verde 2

2 kalabazin

Oliba olioa

Gatza

Zailtasuna Erraza

Denbora 35 minutu

8 lagunentzat

Pausuak

  • Piperrak, kalabazinak, tipulak eta tomateak ondo garbitu, zuritu eta kubo txikietan barazkiak zatitu.
  • Lapiko batean oliba olioa jarri, 8 koilarakada. Olioa epeltzen denean txikituriko tipula eta piperrak gaineratu. Astiro-astiro, su txikian barazkiak sueztitu. Noizean behin, goilararekin barazkiak eragin.
  • Poliki-poliki tipula eta piperrak eginda direnean, tipula kolore gardena duenean, orduan txikituriko tomateak eta kalabazinak gainaratu. Jarraitu guztia astiro sueztitzen eta goilararekin eragiten. Norberaren gustura gatza bota.
  • Minutu batzuk utziko dugu egiten astiro, su baxuan, barazkiak gozatzen eta eztitzen. Goilararekin noizean behin eragin. Barazki guztiak bigun eta nahasi direnean, prest izango dugu gure pisto ederra.
  • Pistoa ondo xukatu eta gero, prest izango dugu arrautza nahasiekin jateko, edo ganba batzuekin, zein edozein plateren osagarri bezala aurkezteko. 

Etiketak:  uda , barazkiak , udakoerrezetak , piperrak , tomateak , kalabazina , tipula , pistoa