Berenjena beteak
Berenjena beteak labean
OSAGAIAK
2 Berenjena txiki
250 gr haragi txikitua aukeran (txekorra, indioilar, oilasko, txerriki, ...)
baratxuri alea
Intxaur muskatua
Piper hautsa
3 oliba olio koilarakada
3 ardo txu koilarakada
gazta xehetua
Esnegaina
Tomate frijitua
Gatza
Nola egin
1 Berenjenak ondo garbitu ondoren, 10 minutuz ura gatzetan egosiko ditugu
2 Egosi ondoren, ura xukatu, erditik moztu eta koilara batez hustu berenjenak bere haragi guztia aterataz.
3. Utzi berenjenak labeko bandeja batean ondorengo nahasketa bertan ipintzeko.
4. Barrukoa prestatzen: Sartagin batean, tipula, baratxuria eta piperra, dena ondo txikitua botako dugu olio txorrotada batekin eta segituan aurreko berenjena haragiarekin batuko dugu
5. Minutu batzuk egiten utziko dugu eta jarraian, haragi txikitua gehituko dugu, orain gatza eta nahi diren espeziak gehituz.
6. Su ez oso fuertean izango dugu haragia kolorez aldatzen den arte orduan ardo txuria botako dugu. Momentu honetan sua igoko dugu alkohola lurrundu arte.
7. Ondoren, tomatea frijitua eta esnegaina botako dugu, dena oso ondo nahasiz
8. Orain berenjenak nahasketa honekin beteko ditugu gainetik gazta xehetua estaltiz. Labean sartuko dugu 15 minututan 200ºtan, aldez aurretik berotua dugula.
Eta gure platera prest dugu. On egin
Etiketak: errezetak , barazkiak , haragia , uda , elikadura , berenjena , udakoerrezetak